AKTUALITATEA


| 2022-11-08 12:33:00

EH Bilduk errefusatu egin ditu Aguraingo Udal Gobernuaren aurrekontuak, ez dutelako anbiziorik eta Aguraingo erronka nagusiei ez diotelako erantzuten ez egoera sozioekonomikoari, ezta Aguraingo herritarren beharrei ere. Hala azaldu du Raul Lopez de Uralde, EH Bilduren Aguraingo Udaleko bozeramaileak. “Krisi ekonomiko, energetiko eta klimatiko baten erdian gaude, eta premiazko neurriak hartu behar dira. Aurrekontu hauek ez dute anbiziorik, adabaki bat dira, eta ez die erantzuten ez Aguraingo beharrei, ezta gure udalerriaren erronkei ere”, gaineratu du.