AKTUALITATEA


| 2022-10-21 09:02:00

Ingurua bisitatu eta bertako bizilagunei entzun ondoren, EH Bildu Agurainek eskatu du Egileor ibaiaren ibilgua garbitzeko eta, horrela, Apategi parean gertatzen ari diren uholdeak saihesteko beharrezkoak diren jarduketak egitea. Hala dago jasota Udalean erregistratu den idazki batean.

Raul Lopez de Uralde EH Bilduren Aguraingo bozeramaileak azaldu duenez, kexa ugari jaso dituzte udalerrian dauden ibaien egoerari buruz, eta kexa horiek, dagoeneko, udal gobernuaren esku daude. Baina bereziki larria da Egileorren egoera Apategi parean.

“Elurteak eta euri-jasak iristen direnean, ibilguaren zikinkeria eta sastrakak direla eta, ibaia askotan irten da eta uholdeak eragin ditu inguruan, eta horrek kalte handia egiten die bertan bizi diren pertsonei. Arazo hori konpontzeko premiazko neurriak hartu behar dira”, azaldu du Lopez de Uraldek.

https://www.youtube.com/watch?v=6uCEd6K8Vfs