AKTUALITATEA


| 2019-11-20 11:38:00

EH Bilduk Aguraingo Udalean udal igerilekuetako erabiltzaileen iritziak erregistratzea erabaki du alkateak iraileko bilkuran zin egin zuen balorazioan. Izan ere, Gobernu taldeak egin nahi duen zerbitzuaren balorazion soilik iritzi teknikoa eta politikoa hartuko ditu kontutan. Egoera horren aurrean, EH Bilduk erabiltzaileei galdetzea eskatu zuen baina Ernesto Sainz Lanchares alkateak baztertu zuen aukera hori eta “soilik jasotako kexak kontuan hartuko direla” iragarri zuen, aldeko zein kontrako beste iritziak kontuan izan gabe. Hau horrela, EHBilduk online inkesta bat egitea erabaki zuen iritzi hauek azken hilean zehar jasoz.

Bestalde, EH Bilduk hainbat zerbitzuen inguruan iritziak jaso zituen bere agintean (jolastoki, musika eskola, udako igeri lekua…) eta ezinbestekoa ikusten du erabiltzaileen iritziak jasotzea herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetu nahi bada. Hori dela eta, online egiteko inkesta bat abian jarri zuen eta modu eraikitzailean 200 bat herritarrek bete dute.

Azken urtean emandako aldaketarik inportanteena eta erabiltzaileek okerren baloratu dutena, tabernaren ordez saltzeko makinak jartzea izan da. EH Bilduk bere kezka adierazi zuen kontratuaren bete haustea izan zitekeelako eta, oraindik orain, kezka ez da argitu aldaketa hori bermatzen duen txosten juridikorik ez dagoelako.

Udal Gobernuak iritzi horiek behar bezalako garrantzia eman diezaien eta hobetzeko neurriak hartzeko orduan kontuan izan ditzan espero du EH Bilduk.