AKTUALITATEA

Zaintza | 2024-03-21

Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Lehendakari izateko hautagaiari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Radio Vitorian, eta atzo EH Bilduk euskal osasun publikoaren berpizteko aurkeztu zuen proposamena baloratu du.

«Atzo proposamen zehatz eta integral bat aurkeztu genuen, Osakidetza berriro martxan jartzeko balio duena. Beste gobernantza bat behar da Osakidetzan. Konponbidearen zati bat Osakidetzako profesionalen parte hartzeari loturik dago. Baldintza duinak eskainiko dituen eta karrera profesional erakargarriak dituzten profesionalak atxikitzeko gai izango den langile-politika berria behar da», esan du Pello Otxandiano hautagaiak.

 

 

Era berean, Pello Otxandianok, EITB-Focus inkestako datuak ezagutu ondoren, esan du EH Bilduren gorakada gertatzen ari diren aldaketa soziologikoei dagokiela. «EH Bilduren goranzko joera berresten da. Herritarren interesekoak diren gaiei buruzko proposamenak eta eztabaidak planteatzen jarraituko dugu».

Lehendakarigaiak estatus politiko berri baten beharraz ere hitz egin du. «Anbizio nazionala ezin da Gernikako Estatutua betetzera mugatu. Estatus politiko berri baten beharra mahai gainean jartzeko unea da. Oinarri eta printzipioen akordioa dago Parlamentuan. Har dezagun berriro akordio hori estatus berri bati buruzko adostasuna lortzeko», zioen.