AKTUALITATEA

Hauteskundeak | 2024-04-08

EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du, gaur arratsaldean, Andoainen. Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak eta Arkaitz Rodriguez Gipuzkoako hautagaiak hartu dute hitza.

Otxandianok gogorarazi du Andoainen Elkarrekin-Podemosekin gobernatzen ari dela ezker subiranista eta udalerri horretan EH Bildu botoetan indartuta atera dela azken udal hauteskundeetan. «Herri mailan, erronkei elkarrekin bakarrik egin ahal izango diegu aurre, bazterkeria eredurik gabe, nahiz eta batzuek oraindik ulertu ez duten: Herritarrek gutako bakoitza gure lekuan jarriko gaituzte».

Arkaitz Rodriguezen esanetan, «udaberria iristen ari da herriaren zati honetara, zirimiria bezala hedatzen ari den EH Bildurekin». EH Bilduk azken urteetan izan dituen lorpen politikoak errepasatu ditu, eta Pepe Mugicaren esaldi ezagun bat ekarri du gogora: «Pepe Mugicak dioen bezala, patxadaz goaz, urrutira goazelako».