AKTUALITATEA

| 2025-01-15

EH Bilduren Kongresuko bozeramaileorde Oskar Matutek ohartarazi du datorren asteazkenean bozkatuko den dekretua onartzen ez bada euskal erakundeek 100 milioi euro baino gehiago galduko dituztela: «EAJk beste behin Repsolen presio eta mehatxuei men egiten badie, kaltetu nagusiak euskal herritarrak eta zerbitzu publikoak izango dira».

EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaile Maddalen Iriartek, berriz, zerga erreforma sakona martxan jartzea galdegin die EAJ eta PSEri, Gipuzkoan lortutako akordioa onarri gisa hartuta. Bi alderdi horien makillaje eta marketin ariketa salatu du.

«Herri hau ez dago itxurakeria eta aldaketa txikietarako. Bi aukera dituzte EAJk eta PSEk: emandako hitza bete eta herritarren ongizatea hobetuko duen zerga erreforma justu eta progresiboa egin edo hitza jan eta PP aukeratzea bidelagun».