AKTUALITATEA

| 2025-06-03

Nerea Kortajarena programa idazkariari eta legebiltzarreko bozeramaileari elkarrizketa egin diote ETB1eko 'Egun On' saioan, Eusko Legebiltzarrean burutuko den pleno monografikoaren atarian. «Herri honen baldintza eta ezaugarri berezituak behar bezala aktiba ditzagun. Gobernu honetan inprobisazio handia dago, iragarki asko egiteko beharra, baina azpian ez dago konsistentzia politikorik, ez dago aurrera begirako ariketa prospektiborik», adierazi du Kortajarenak. EAEko egoera ekonomiko eta sozialaren inguruan aurkeztuko dituzten proposamenak ere hizpide izan dituzte eta inbertsio banku publiko bat sortzeko proposamena xehetu du bozeramaileak: «Gure gaitasun finantzieroak aktibatu egin behar ditugu, erronka potoloen aurrean baliabideak edukitzea inportantea delako. Gure proposamena da euskal finantzen institutoa berritzea».

Etxebizitza politiken harira, Kortajarenak esan duenez, «EAJk eta PSEk hamarkadetan gobernatu dituzte etxebizitza politikak eta orain badaukagu merkatu deskontrolatu bat. Larrialdi egoera honetan bidea etxebizitza politika publikoena da: prezioen kontrola, merkatuaren esku-hartzea eta alokairu sozialerako sustapena». Osasun mahaiaz galdetuta, legebitzarkideak honakoa aldarrikatu du: «Osasun sistema publikoarekiko konpromiso argia erakusteko momentua da. Orain ezin da anbiguadaderik planteatu. Pribatizazioen kontua Osakidetzaren gainbeheraren epizentroan dago eta epelkeriarik gabe publikoaren aldeko dekantazioa argi bat eskatzen dugu».