AKTUALITATEA

| 2020-04-17

Mundu osoa COVID-19 mundu mailako pandemiari aurre egiten ari den bitartean, herri gehienak birusaren aurrerapena gelditzeko arazoak izaten ari dira, milioika eta milioika herritar konfinatu behar izan dituztelarik mehatxu larri hau geldiarazteko.

Ameriketako Estatu Batuek blokeo ekonomikoa mantentzen dute oraindik ere Kubaren kontra. Blokeoaren ondorioak nabarmenak dira: ekipamendu eta osasun materialak erosteko eragozpenak, mediku eta pertsonalaren trukerako zailtasunak...

Kubak, nahiz eta aipatutako blokeoa jasan, bere politika internazionalistarekin jarraitzen du eta mediku kubatarrez osaturiko brigadak 15 herri baino gehiagotan ari dira laguntzen; Europan esaterako, Andorran eta Italian.

Euskal Herria Bildu-k kubatako mediku internazionalistek pandemiaren aurkako borrokan egiten ari diren lana aitortzen du. Horrekin batera, AEB-ei eskatzen dio behingoz amaitu dezala ia 60 urtez luzatu den blokeo-politikarekin amaitzea. Blokeoa ez da konponbidea eta kalkulaezina da kubatarrei eragindako kalte ekonomiko eta soziala. Egoera honetan, pentsaezina da herri kubatarra pandemiaren enbidoari, blokeo ekonomikoaren azpian aurre egin behar izatea.

Horregatik, EH Bildu-k blokeoaren amaiera eskatzen du eta Kubari beharrezkoa zaion osasun laguntzarako sarbidea baimentzea.