AKTUALITATEA

Bizikidetza | 2024-10-04

Gaur Jon Iñarritu diputatua elkarrizketatu dute TVEko 'La Hora de La 1' saioan, Mozal Legeari amaiera emateko Gobernuarekin lortutako akordioaren ostean. «Lan nekeza, luzea eta diskretua izan da. Badago bidea gehiengo plurinazionalak eta eskubideen aldekoak lege demokratikoagoetan eta bermatzaileagoetan aurrera egiteko eta Mozal Legea lehenbailehen amaitzeko», adierazi du Iñarrituk.

Diputatuaren iritziz, "ezin dugu onartu Mozal Legeak 10 urte betetzea. Espero dugu izapideak azkar egitea eta urtea amaitu baino lehen lege berria gauzatzea. Gomazko piloten erabilerarekin amaitzea adostu dugu».