AKTUALITATEA

| 2025-01-19

EH Bilduren hurrengo zuzendaritza nazionala osatzeko egungo Mahai Politikoak egindako proposamenak 37 pertsonek osatzen dute. Era berean, otsailaren 6a eta 8a bitartean egingo den bozketa prozesuan -mugimendu independentistaren III. Kongresua egun horretan amaituko da- Idazkaritzaren osaera ere erabakiko da; EH Bilduk kongresu honetan finkatu duen bi ganberako zuzendaritza-sistema osatzen duen beste zuzendaritza markoarena, alegia.

37 pertsona horietatik 11 Mahai Politikoko berezko kideak dira; alegia, beren arduren ondorioz dira Mahai Politikoko kide. Horien artean feminismoen idazkaria, gazte idazkaria, antolaketa idazkariaren ondokoa eta Sortu ordezkatuko duen pertsona, zeintzuk Kongresua eta gero aukeratu edo izendatuko diren, haietako bakoitzari dagokion erabaki-esparru eta -moduei jarraiki.

Nabarmendu behar da gaur hasiko dela Mahai Politikorako eta Batzorde Betearazlerako proposamenak egiteko ezarritako epea. Kargua uzten duen zuzendaritzak egindako proposamen ofizialistaz gain, hautagaitza alternatiboak aurkezteko aukera dago.