Mobilizazio nazionala egingo da, datorren larunbat arratsaldean, Bilboko kaleetan, ‘Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki lelopean. EH Bildu bertan egongo da Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzen duten milaka euskal herritarrekin batera, eta bertan parte hartzeko deia egin die Euskal Herriak bere etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea duela uste duten herritar guztiei.
Euskal Herri osoan mugimendu politikoak izaten ari dira, eremu administratibo-politiko ezberdinetan, estatus politikoak egokitzeko: Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian. Dauden mugimendu politiko horiek herritarren bultzada behar dutela uste du EH Bilduk, Gure Esku Dagok bezala, eta larunbateko mobilizazioan parte hartzeko gonbita egiten die euskal herritarrei, munduari ozen esateko Euskal Herria nazioa dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukala. Jauzi egiteko unea da, eta dauden aukerak baliatzeko, herritarren bultzada ezinbestekoa da. Horregatik guztiagatik, EH Bildu Bilboko kaleetan izango da larunbatean, eta bertan egoteko eskaera egiten die herritarrei.