Gaurko berria da: herritar ugari fakturak ordaindu ezinean, baina Iberdrolaren irabaziek %29 egin dute gora eta 3.104 milioiko irabaziak lortu ditu 9 hilabetetan.
Beste behin, krisi energetiko betean, gutxi batzuk aberastu eta gehienak gero eta pobreagoak dira.
Mikel Otero, Iberdrola dorretik: «Milaka herritarrek fakturei aurre egiteko zailtasunak dituztenean, onartezina da irabazi milmillonarioak iragartzea. Merkatu energetikoetan eskua sartu behar da»
▪️ Efizientzia energetikoaren eta kontsumoen murrizketa.
▪️ Baliabide fosilen aroa gainditu.
▪️ Berriztagarrien sustapen ausarta.
▪️ Energiaren kontrol publikoa.
Baina guk ez dugu amorerik emango: hilabeteak daramatzagu energiaren arloan ditugun erronkei aurre egiteko plan bat lantzen eta hau partekatzeko ordua da.
Azaroaren 26an, EUSKAL HERRIRAKO ENERGIA ESTRATEGIA konferentzia:izenaeman.ehbildu.eus/eu/estrategiaenergetikoa