Astearte honetan 28 gazte atxilotu ditu Polizia Nazionalak, hainbat akusaziorekin, joan den urrian Iruñean Vito Quiles ultraeskuindarraren presentziaren aurka egindako protestengatik. Beste behin ere, atxiloketak eta poliziaren jardunaren desproportzionaltasuna salatzen ditugu. Atxiloketak etxeetan, ikastetxeetan, poliziaren presentzia masiboa eta neurriz kanpoko akusazioak.
Jarrera antifaxisten erantzuna ezin da kriminalizatu eta judizializatu Espainiako polizia egiten ari den bezala. Zentzu horretan, EH Bilduk Fernando Grande Marlaska Barne Ministroa interpelatu du, Senatuan azalpenak eman ditzan atxiloketa horiei eta poliziaren jardunari buruz.
EH Bilduk antifaxismoaren eta protesta sozialaren kriminalizazioa salatu eta mobilizaziorako eskubidea aldarrikatzen du. Era berean, ikertutako pertsonen aurkako jarduerak bertan behera uzteko eskatu du, eta elkartasuna adierazi die kaltetutako pertsona guztiei eta haien ingurukoei.