AKTUALITATEA

| 2025-11-24

Pello Otxandiano:

Aste honetan erregistratuko dugu osoko zuzenketa.

Etxebizitzaren gaia erdigunean jartzea izan da gure ahalegina. Aurrekontu proiektua aurkeztu zenean, esaten nuen aurrekontu proiektu honek ez zuela aukerarik ematen orain ditugun behar sozial eta ekonomikoei aurre egiteko. Next Generation funtsek aukera eman digute behar batzuei erantzuteko, baina laguntza horiek desagertzen ari direnen neurrian eta diru-sarrera batzuei uko egin diegun neurrian, ez dauzkagu diru-sarrera nahikoa ditugun behar ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.

Egiturazko egoera da hori. Zer egin behar da? Gastuen efizientzia bilatu behar dira, diru-sarrerak handitu behar dira eta politika publikoak aldatu behar dira horren aurrean.

Dena dela, etxebizitzaren arazoa konpontzen hasteko aukera ematen dute aurrekontu hauek. Nola?Zorpetzea baliatuta. 1.000 milioi euroko zorpetzearekin inbertsio publikoa martxan jartzea proposatu dugu, gero inbertsio pribatua erakartzeko. Planteamendu hori egingarria da, zorpetzerako marjina ere badago. Guztiz justifikatua dago.

Gobernuak eskatzen digu aurrekontu hauek babestea ezeren truke. Gainera, eskatzen zaigu presazko neurriak planteatzen dituen etxebizitza legea babestu egin ebhar dugula. Guretzat kontraerreforma den legea da, eta 47 zuzenketa partzial egin dizkiogu. Bakar bat ere ez digute onartu. 

Gobernu honek ez dauka inolako borondaterik aurrekontu proiektu hau EH Bildurekin negoziatzeko. Gobernuarena ez da proposamen serioa. Ez da sinesgarria Gobernuak aurrekontu hauek EH Bidurekin negoziatu nahi dituela esatea.

Etxebizitzaren arazoa Gobernu honek gaurtik konponbidea emateko daukan asmo falta ere agerian uzten du. Bestelako eskala bateko inbertsio publikoa eskatzen du etxebizitzaren arazoak. Zedarriak-ek ere gauza bera esan du. Borondaterik ez badago horretarako, agerian geratzen da Gobernuak ez daukala borondaterik arazo honi konponbidea emateko.