Datozen egunetan Euskal Herriko hainbat toki zeharkatuko ditu La Vuelta txirrindulalitza lasterketak, eta EH Bilduk dei egiten die euskal herritarrei nazioartean oihartzuna duen kirol ekitaldi hau aprobetxa dezaten lasterketa gure herrian, Euskal Herrian, jokatzen ari dela munduari helarazteko. Zentzu horretan, ezker soberanistak dei egiten die errepideen ondoan jarriko diren herritarrei, ikurrinekin jartzeko eta argi adierazteko gurea bere etorkizuna erabaki nahi duen herria dela, bere hizkuntza eta kultura propioa dituena. Era berean, La Vuelta Euskal Herrian jokatuko dela baliatuta Gure Eskuk antolatu dituen ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei EH Bilduk.
Bestalde, EH Bilduren ustez, funtsezkoa da eremu guztietatik presioa egitea, kasu honetan kirol arlotik, Israelek nazioarteko salaketa sentitu dezan. Apartheid erregimen honen konplize izateari uko egiten diogu. Hori dela eta, Israel ez da ongi etorria Euskal Herrian eta Israel Prem Tech txirrindulari taldea 2025eko La Vuelta-tik erretiratzeko eskatzen dugu. Ez dugu nahi gure herrietan estatu genozida bat ordezkatzen duen txirrindulari talde bat. Kirolaren bidez, genozidioa zuritzea, beraz, ez da onargarria.