AKTUALITATEA

Ekonomia | 2025-12-11

Arnaldo Otegik eta Gorka Elejabarrietak, EH Bilduko idazkari nagusi eta Harreman Politikoetarako idazkariak, bilera egin dute gaur goizean Carles Puigdemont Juntseko presidente eta erbestean dagoen Kataluniako Generalitateko 130. presidentearekin.

EH Bilduko buruzagiek eta Juntseko buruzagiak egindako bileran Kataluniako eta Euskal Herriko egoera politikoa aztertu dute, baita Estatu españolekoa ere.

Egungo testuinguruaren konplexutasunaz jabetuta, bi indar politikoek bi nazioen arteko elkarlanaren beharraz mintzatu dira. Horrela, bi alderdi politikoek helburu horrekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute, aspalditik beste indar soberanistekin egiten ari diren bezala.