AKTUALITATEA

| 2021-07-13

Azken egunetan protesta ekimen ezberdinak ematen ari dira Kuban. Protesta horietan, irlak bizi duen egoera gogorraren ondorioak pairatzen dituzten herritarrak eta Gobernuaren kontrako mezuak zabaltzen ari direnak nahasturik daude. Azken hauek pandemiaren erdian bizi duten krisi humanitarioa eta, oro har, AEBk duela 60 urtetik uhartea jasaten ari den blokeo ekonomikoaren ondorioak aprobetxatzen ari dira. Elementu horiek guztiak herrialdea ezegonkortzeko eta Kubako erakundeak ez aitortzeko erabiltzen ari dira.

Une zail hauetan, politika ezegonkortzeko saiakera berri baten aurrean, EH Bilduk babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio Kubako herriari. Ez da ahaztu behar 2.000 baino gehiago garela mundu osoko alderdi politikoak, elkartasun-elkarteak, bai eta kanpoan bizi diren kubatarren ehunka elkarte ere, Kubaren subiranotasuna eta independentzia errespetatzea eskatzen dugunok, eta baita ekonomikoki aurrera egitea eragozten dion blokeoa amaitzea ere eskatzen dugunok. Eta azpimarratu nahi dugu, hala eta guztiz ere, Kubak bi txerto garatu dituela zientziaren, baina, batez ere, elkartasunaren, buruan jartzeko.

Ildo horretan, funtsezkoa da azpimarratzea pasadan ekainaren 23an berriz ere eta 29. aldiz, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 184 aldeko eta 2 kontrako bozkekin, AEBei eskatu ziola Kubari ezartzen dion blokeo ekonomiko, finantzario eta komertziala bertan behera utzi eta ebazpena betetzea.

Euskal Herria Bilduk dei egiten dio euskal gizarteari datozen egunetan Kubari elkartasuna adierazteko eta blokeoa amaitzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko. Besteak beste ostegun honetan Bilbon eta Donostian 19: 00etan.