AKTUALITATEA

Hauteskundeak | 2024-04-19

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigai den Pello Otxandianok, EH Bildu udal gobernuetan egiten ari den lana goraipatu du, eta borondate osoa adierazi du alkate horien lidergoa eta politika egiteko modu berriak Jaurlaritzara eramateko. Horren ildotik, «alkateak aldaketa politikoaren benetako arkitektoak» direla azpimarratu du. 

«Alkateak Aldaketa Politikoaren benetako arkitektoak dira, komunitate indartsuagoak eraikitzen dituzte, ikuspegiak benetako errealitate bilakatzen dituzte, herritarren bizitzetan positiboak diren eraldaketak sustatzen dituzte. Haiek erakusten duten lidergoa da Jaurlaritzara eraman nahi duguna».