2022ko abenduaren 23an, iragan urtean bi homizidio saiakera arrazistagatik atxilotutako gizon batek hainbat tiro egin ditu Parisko d'Enghien karrikan, 10. barrutian, Ahmet Kaya kurduen kultur gunetik gertu, eta gutxienez hiru hildako eta hiru zauritu eragin ditu.
EH Bilduk eta EH Baik elkartasuna adierazi nahi diete Parisko eta mundu osoko kurduen komunitateari, gure doluminak bidaltzen dizkiegu hildakoen familiei eta gure babesa zaurituei.
Ezin dugu ahaztu eraso arrazista hau Parisen emandako hiru ekintzaile kurduen hilketatik ia 10 urtera gertatu dela (2013-1-9) eta eraso hauek argitzea eta gaur gertatutako gertaerak osorik ikertzea eskatu nahi dugu.
Gaur Parisen gertatutakoak eskuin muturrak dakarren arriskuaz ohartzera eraman behar gaitu kolektiboki.
Beste behin ere EH Bilduk eta EH Baik arrazakeria eta xenofobia salatu eta herri kurduari atxikimendu osoa erakutsi nahi diote.