AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-09-21

EH Bildu ohiko Konferentzia Politikoa egiten ari da Donostiako Tabakaleran. Egoera politikoaren azterketa egiteko eta hasi berri den ikasturte politikoari begira erronkak markatzeko balio izan du gaurko bilkurak. Urte politiko honetako lan-ildo eta erronka nagusietako bat ezker subiranistaren III. Kongresua izango da eta, ildo horretan, Kongresu-prozesua abian jartzen duen araudia onartu dute oinarriek. Kongresua otsailaren 8ko asteburuan amaituko da, Iruñean.

Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak egin du jendaurreko hitzartzea:

«EH Bilduk uste du Euskal Herriak zerbitzu publikoak duinak izatea merezi duela. Aldaketa politikoaren kontrako politikak eraginkorrak izatea, genero arrakala gainditzea eta aberastasuna banatu nahi bada horrek halabeharrez eskatzen du politika neoliberalak gainditzea. Horrek eskatzen du sektore publikoaren lidergoarekin egitea politika publikoak».

«Euskal Herria eta estatuaren arteko harreman autonomikoak porrot egin du. Proposamen bat egiten dugu. Euskal herritarren nahia eta borondatea errespetatuz akordio zabalik egin behar dira Euskal Herrian. Akordio zabala behar dugu herri honetan, baina akordio horrek herritarren borondateari errespetua zor dio. Euskal Herria nazioa da eta errespetua zor zaio».