AKTUALITATEA

Bizikidetza | 2025-10-31

Arkaitz Rodriguezen adierazpenak: 

Itun ilun baten aurrean gaude.

EAJk eta PSEk Arartekoa itundu dute PPrekin. 

Bat gatoz euskal gizartearen ezinegonarekin; gu ere ezin sinetsita gaude, eta gaur gure buruari galdetzen diogu nola den posible EAJk eta PSEk Arartekoa PPrekin itundu izana.

Zergatik eta, batez ere, zeren truke adostu duten PPrekin. Hori da EAJk eta PSEk erantzun behar duten galdera. Hori da EAJk eta PSEk euskal gizartearen gehiengoari eman behar dioten azalpena, gaur sinetsi ezinda baikaude itun ilun honen aurrean. Izan ere, argi eta garbi esan behar da, alternatibak bazeuden. EH Bilduk bost hautagai alternatibo ere jarri ditu mahai gainean, horietako bi emakumeak, bide batez. Baina, dena delakoagatik, EAJk eta PSEk erabaki dute Espainia erdian Voxekin gobernatzen ari direnekin, eskubide eta askatasunen inboluzio argia ordezkatzen dutenekin eta mehatxatzen dutenekin ituna egitea. Berriro diogu: galdera da zergatik eta, batez ere, zeren truke.