Sopela

COVID19: LAGUNTZA BEHAR DUZU?

Alor sozialean daukagun erronkari aurre egiteko arduraduna URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA da. Beraz, oinarrizko beharrak asetzea ezinezkoa bazaizu, jar zaitez GIZARTE ZERBITZUEKIN harremanetan.

Covid19,Koronabirusa,Larrialdi soziala,Laguntzak | 2020-05-26 10:59:00

 

Covid19ak eraginda, arazo ekonomikoak dituzu?

Covid 19 krisiak eraginda larrialdi ekonomikoko egoera oso larriak sortzen ari dira, bai Sopelan, bai Uribe Kostako eskualdean orohar. Alor sozialean daukagun erronkari aurre egiteko arduraduna URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA da. Beraz, oinarrizko beharrak asetzea ezinezkoa bazaizu, jar zaitez GIZARTE ZERBITZUEKIN harremanetan, honako bide hauen bitartez: 94 676 26 74 - 656 710 722 - gizarte@uribekosta.eus

 

Gizarte larrialdiko laguntzen eskaria

Larrialdi egoera batek eraginda zure oinarrizko beharrak ezin badituzu ase, eskatu Uribe Kostako Mankomunitatean "Gizarte larrialdiko diru-laguntza".

 

Sopelako Ekonomia Suspertzeko eta gizartea biziberritzeko plana

Kontutan izan behar dugu Sopelako Udalaren gizarte zerbitzuak "mankomunatuta" daudela. Beraz, Sopelak Covid19 krisiari aurre egiteko talka planean (apirileko osoko bilkuran hartu zen erabakia)"laguntza sozialak, larrialdi-zerbitzuak, etxez etxeko laguntza-zerbitzua... guztiak Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatean zentralizatuko dira. Horretarako, Sopelako Udalak badu jada 400.000 euro inguruko aurrekontua".

Ikusteke dago zenbateko hori nahikoa ote den eta behar izanez gero, zenbateko hori handitzea eskatuko dugu, beste neurri batzuen artean.

 

Beraz, arazoak badituzu, ez izan zalantzarik, jar zaitez Mankomunitateko gizarte zerbitzuekin kontaktuan. Eta inguruan norbait ezagunik baduzu egoera zaurgarrian, helarazi informazio hau!

 

 

 

“Izan bidea, ibiltarien sarea”, Sarek abian jarritako dinamika berria

“Izan bidea, ibiltarien sarea” Sarek abian jarriko duen dinamika berria da. Dinamika honen oinarrian, preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea dago.

Sare,Presoak,Konponbidea | 2020-05-24 10:34:00

 

3.127.326 km egitea!

Dinamika hau erronka batean oinarritzen da: 3.127.326 Km egitea!, Euskal Herriak duen biztanle-kopurua, hain zuzen ere. “Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea”.

Horretarako, Sarek mugikorrerako aplikazio bat jarriko du martxan eta, horren bidez, aldarrikapen horretan parte hartu nahi duen pertsona edo elkarte orok izena eman ahal izango du eta bere kilometroak egin ahal izango ditu, gainerako biztanleenarekin bat eginez. 

 

"Orain da momentua: datozen urteetan presoen egoerari aterabidea eman behar diogu"

Egun bizi dugun egoerak inoiz baino argiago utzi du espetxeetan bizi den egoera eta salbuespen legediak dakartzan ondorio krudelak. Preso eta iheslarien auzia konpontzeko aukera ireki behar da eta horretara dator Sareren dinamika berria.

Dinamikaren asmoa, argia da: gizarte aktibazioa handitu eta zabaldu eta Gobernuek abiatutako bidea finkatu. Azken finean, oraindik irtenbide beharrean dauden auziak konpontzea da asmoa eta iraganeko zauriak konpontze bidean ere urratsak eman.

 

Ibiltarien printzipioak

1. Gure iragan bortitz hurbilenaren ondorioak eta, bereziki, oraindik ere ehunka preso eta erbesteratu dituen egoera hau behin betiko gainditzea nahi dugun ibiltariak gara.

2. Eragile aktibo izan nahi dugu. Euskal preso eta erbesteratu guztiak etxeratze prozesua garatu ahal izateko adostasun politiko eta soziala lortu nahi dugu.

3. Elkarbizitzan eta erabateko eta behin betiko bakean oinarritutako aro berri batera eramango gaituen bidea elkarrekin egin nahi dugun ibiltariak gara.

Bide hau garatzea guztion onurarako da: euskal gizartearentzako onuragarria, herri oso batentzako onuragarria.

 

Datorren maiatzaren 29an, batu zaitez ibiltarien sarera eta IZAN BIDEA!

 

Informazio gehiago: sare.eus

ALBISTEAK

ZER BEHAR DU ARRIETARAK?

2020-07-06 08:48:00

Sopelako EH Bilduk Arrietararen egungo egoerari buruz herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du. Zer behar dute Arrietara inguruko herritarrek (auzokideak, surflariak...)? Horretarako, on line inkesta labur eta erraz bat zabalduko du. 5 galderez oasatutako inkesta bat... ANIMATU , ERANTZUN eta ZABALDU!

Txipa duen bosgarren edukiontzia eta birziklatze-tasa Sopelan

2020-07-03 20:58:00

Eh Bilduk birziklatze tasa handitzeko norabide alternatibo bat diseinatzen laguntzeko prest agertu nahi du, eta helburu eraldatzaile baten alde lan egin nahi du, normaltasun faltsura ez itzultzeko, 2030erako. Horretarako, maiatzeko osoko bilkuran, hiru neurri zehatz proposatu genituen: gaia informazio-batzordeetan argi eta garbi eztabaidatzea, Spora txostena berrikustea eta egokitzea (2011-2015 legegintzaldian egina), egungo proiektua osatzeko, eta Hondakinak Kudeatzeko Aholku Batzordearen funtzionamendua berreskuratzea, nahi diren birziklatze-helburuak lortzeko foro baliodun gisa.

BAREÑOKO supermerkatua, gero eta gertuago

2020-07-02 18:04:00

Ekainaren 23an jarri da indarrean Bareñoko H luzatiaren xehetasun-plana. Hortik aurrera, sustatzaileek behin betiko proiektua aurkeztea eta Udalak, zehazki alkateak edo Gobernu Batzordeak, obra-baimena ematea besterik ez da geratzen. Xehetasun-planaren trafiko azterketan oinarrituz, orain badakigu zer eraiki nahi duten bertan: 1.500 m koadroko supermerkatu bat!

LGTBI: denontzako askea eta bidezkoa den Sopela baten alde!

2020-06-29 21:06:00

Ekainaren 26ko osoko bilkuran, EAJ/PNV, EH BILDU, PSE eta Elkarrekin Podemosek mozio bat adostu zuten ekainaren 28ko eguna dela eta, LGTBI pertsonen eskubideen alde. DB/TU ez zen moziora atxiki baina baiezko bozka eman zuen. EH Bilduk ekintza zehatzak gauzatu behar direla gaineratu zuen bere interbentzioan. Horretarako, uztaileko komisioan neurri zehatzak proposatuko ditu, hitzetatik ekintzetara pasatzeko.