Zipiriñe, Abaro, trafikoaren inguruko prozesu partehartzailea, hirigintza-irregulartasunak kontrolatzeko ikuskaritzak... Urtarrileko osoko bilkuran EH Bilduk aipatutako gaiak. Hemen informazio guztia!
EH Bildu haserre agertu da bere iritziz EAJ-ak trafiko arazoen inguruko prozesu partehartzaileak manipulatu dituelako. Izan ere, jeltzaleek bere proiektuak sartu ditu prozesuaren emaitzen artean (aldizkako aparkalekuak, adibidez). Bestetik, proiektuen inguruan gardentasun falta nabaria dela salatu du EH Bilduk: ez da ofizialki ezertaz informatu eta ez da ezer eztabaidatu.
GIZON BATEK ETXEKO LANGILEA BORTXATU DU SOPELAN. Erasoa salatzeko ELKARRETARATZEAK ostegunean hilak 27 Sopelako Udaletxe plazan: 13.00etan gehiengo sindikalak eta 19:00etan mugimendu feministak.