Sopela

El Ayuntamiento de Sopela exige a CEBEK que garantice condiciones laborales dignas en los polideportivos de Bizkaia

EH Bildu presentó este miercoles en el pleno del Ayuntamiento de Sopela, una moción en apoyo a los y las trabajadoras de los polideportivos de Bizkaia en su lucha por conseguir un convenio colectivo digno.

| 2019-07-26 07:45:00

La moción presentada por EH Bildu fijaba como punto fundamental, lo siguiente: “El Ayuntamiento de Sopela, exige a los y las representantes de CEBEK a que acuerden con trabajadores y trabajadoras de piscinas y centros deportivos de Bizkaia un convenio colectivo que les garanticen unas condiciones laborales dignas”. La moción también buscaba compensar a los usuarios por las molestias ocasionadas por los parones realizados por los y las trabajadores en protesta.

En opinión de EH Bildu de Sopela, “la estrategia de luchar por un convenio sectorial digno es de suma importancia para equiparar condiciones laborales en municipios grandes, medianos y pequeños… de suma importancia para el caso de polideportivos pequeños con poco margen de negociación”.

El resto de partidos, a excepción de Elkarrekin Podemos que defendió la gestión directa de los polideportivos municipales, se desmarcaron de la moción. “Exigir solo le corresponde hacerlo a un juez, no al ayuntamiento” fue la razón esgrimida por la concejala del PSE para no apoyar la moción. Por su parte, DBTU argumentó “la falta de competencia del ayuntamiento” en este ámbito. El PNV, a pesar de retratarse “siempre a favor de los trabajadores”, decidió no apoyar la moción, ya que como Ayuntamiento no puede “exigir” a CEBEK, sino animar a “que se llegue a un acuerdo”.

Otro aspecto importante de la moción era que el Ayuntamiento de Sopela mostraba su “voluntad sobre la posible publificación en el futuro del servicio en el polideportivo municipal, analizando las mejores alternativas” para lograr esa gestión directa de este servicio público. Según EH Bildu, “es necesario realizar un exhaustivo estudio de costes” para analizar la viabilidad económica de esta opción, “y de ser inviable por las restricciones financieras del ayuntamiento, incluir en los pliegos del futuro contrato, cláusulas sociales en temas de condiciones laborales, medioambientales, lingüísticas y de calidad”.

Por último, EH Bildu puso sobre aviso al resto de grupos: “las reivindicaciones de los trabajadores y trabajadoras del polideportivo de Sopela se intensificarán en septiembre, de cara a lograr un convenio de empresa con mejores condiciones que las actuales y con vistas a abril del 2020, cuando se adjudique el nuevo contrato del polideportivo. A los representantes políticos nos toca acordar los nuevos pliegos de ese nuevo contrato desde el mismo septiembre”, abordando el tema de las anteriormente citadas clausulas sociales y el estudio sobre la posible emunicipalizar este servicio.

Finalmente, la moción fue aprobada por los votos a favor de EH Bildu y Elkarrekin Podemos, la abstención de PSE y DBTU, votando el PNV en contra.

"Auzokideen parte-hartzea eta udalaren gardentasuna, kaltetuak". Unai del Burgoren kronika ekaineko osoko bilkuraz!

Unai del Burgo EH Bilduren bozeramailea izango da 2019-2023 legegintzaldian. Ekainaren 28an eraketa bilkura egin zen Sopelako Udalean. Bertan EH Bilduk hainbat emendakin sartu zituen, udal antolamenduaren hainbat gaien inguruan. Osoko bilkuraren kronika laburra aurkezten digu Unaik.

| 2019-07-03 12:30:00

Laburbilduz: osoko bilkura intentsoa, batez ere deialdiak izan duen "urgentzia arbitrarioagatik" eta EH Bilduk aurkeztutako proposamenen tamainagatik. Osoko bilkuratik ateratako ondorio garbiena: bi bloke argi ikusten direla Sopelako osoko bilkuran. Ezkerra eta eskuma. Eta bigarren ondorioa: auzokideen parte-hartzea eta udalaren gardentasuna kaltetuak atera direla blokeen lehen norgehiagoka honetatik. Esan bezala, legegintzaldi berriko lehen osoko bilkura laburra eta intentsoa izan bazen ere (bertan EAJ-ak alkatetza lortu zuen, DB-TUk bere burua bozkatu zuelako, berriz ere), ekainaren 28koa luze bezain intentsoa izan zen. Guk argi geneukan oposizioko lehen indarra bezala lehen osoko bilkura garrantzitsuenean gure ideiak eta proposamenak plazaratu behar genituela. Eta horrela egin genuen. Plenoaren zentraltasuna geureganatu genuen.

Lehen eztabaida, osoko bilkuraren eta bozeramaile-batzordeen deialdien inguruan: alkateak dauka eskumena deialdiak egiteko eta eguna/orduak finkatzeko. Gure proposamena: data finkoak, arbitarietaterik egon ez dadin. Adibide bat: udal gobernuko bi kidek ezin dute uztaileko lehen bi asteetan bilkuretara joan, arrazoi pertsonalengatik. Horregatik, 5 eguneko epean deitu zen osoko bilkura garrantzitsu hau! Guretzat hau oso arriskutsua da, izan ere, jokaera arbitarioa da, berezikeriak sor ditzake etorkizunea ere: gure zinegotzietako batzuek ere lan arrazoiengatik arazoak zituzten bertaratzeko ekainaren 28an! Oposizio osoa gure emendakinaren alde (Elkarrekin Podemos gure ikuspegia babesten). Besteek kontra. Tripartitoa: EAJ-PSE-DBTU.

Bigarren eztabaida, batzorde informatiboen kide kopuru, mota kopurua eta publikotasunaren inguruan. Kide eta batzorde informatiboen kopuruek beraiek eragina daukate udaleko gastu publikoan. Gure kalkuluen arabera, 42.000€ aurreztuko lituzke. Kopuru bera inbertitzen da alokairuak diruz laguntzeko deialdian. Kritika latza jaso genuen PSEtik... "demagogia" egiten ari ginela. Oso modu zakarrean eta errespetu faltaz gainera. Guk ezetz. Demagogiarik ez: efizientzia eta alferrikako gastu baten aurrezkia. Oposizio osoa gure emendakinaren alde (Elkarrekin Podemos gure ikuspegia babesten). Besteek kontra. Tripartitoa: EAJ-PSE-DBTU. Eztabaida harrigarriena batzordeak irekiak izan daitezen bultzatzen zuen emendakina. Gu gardentasuna eta parte-hartzearen alde. Beraiek auzokideak traba egin dezaketela argudiatzen. Laburbilduz: auzokideen parte-hartzea ezeztatu dute. Ikus sopela.net-eko berria. Hitzik gabe.

Hirugarren eztabaida, soldatak. EAJ-ak aurreko legegintzaldiko soldatak erabiltzea proposatzen zuen (53.500€ eta 50.300€, alkate eta alkateordearentzat). Guk, ordea, EH Bilduk 2011-2015 legegintzaldian erabilitako soldatak, KPIaren igoera aplikatuta (46.000€ eta 44.500€, hurrenez hurren). Gure argudioa: gizartearen baldintza sozio-ekonomikoekin koherenteak izateko beharra. Beraiena (PSEren hitzetan): politikarien lana "duina" izan behar duela. Demagogia berriz ere leporatu zigun PSEKo zinegotzi bakarrak. Guk lan politikoaren duintasunean sinisten dugula (zelan ez, militantziaz gainera!), baina udalgintzaren duintasuna lanak berak ematen du, ez soldatak! Gu justizia sozialaz eta efizientziaz ari garela! EAJ eta PSE beren soldaten alde. DBTU abstentzioa (bere estiloan, "independienteak"). Guk kontra, Elkarrekin Podemosekoekin batera.

Azkeneko eztabaida, Mankomunitatea. Joan den astelehenean Uribe Kostako EH Bilduk salaketa publikoa egin zuen, Mankomunitatean EH Bildu baztertzen ari zela EAJ, hauteskunde emaitzen proportzionaltasunari entzungor eginez. Sopelan, ostera, ez dira ausartu ere egin. EH Bilduk Sopelan duen indarra eta pisua indartsua da. Sopelako herriaren esparru zabala ezkerrekoa eta soberanista da. Edonola ere, batzordeen osaketan proportzionaltasun demokratiko hori kontutan hartzeko eskatu genuen, argi eta ozen.

Lau eztabaida potente, lau round. EAJ/PSE/DBTU tripartitoak baztertutako proposamenak ikusita, ezin dugu esan herria garaile atera denik.

 

 

 

ALBISTEAK

COVID19: LAGUNTZA BEHAR DUZU?

2020-05-26 10:59:00

Alor sozialean daukagun erronkari aurre egiteko arduraduna URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA da. Beraz, oinarrizko beharrak asetzea ezinezkoa bazaizu, jar zaitez GIZARTE ZERBITZUEKIN harremanetan.

“Izan bidea, ibiltarien sarea”, Sarek abian jarritako dinamika berria

2020-05-24 10:34:00

“Izan bidea, ibiltarien sarea” Sarek abian jarriko duen dinamika berria da. Dinamika honen oinarrian, preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea dago.

ZIPIRIÑEKO ESPAZIO ARAZOAK: FAMILIEK DUTE HITZA

2020-05-22 09:42:00

Atzo elkartu zen Sopelako Hezkuntza Mahaia, eta besteak beste, honako erabakia hartu zuen: Zipiriñe eta Iberreko familiek baloratuko dituzte udal talde desberdinek aurkeztutako alternatibak, Zipiriñeko Eskolak gaur egun dituen espazio arazoei aurre egiteko.

SOPELAKO EH BILDUREN ADIERAZPENA, HERRIAN GERTATUTAKO PINTADEN INGURUAN

2020-05-15 22:21:00

Adierazpen honen bitartez, Sopelako EH Bilduk maiatzaren 14an herrian agertutako pintaden aurrean erabateko desadostasuna adierazi nahi du. EHBilduk, berriro ere, bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten du.