Sopelako Udal Gobernu taldeak (EH Bildu eta Elkarrekin) mozio bat aurkeztu zuen Bizkai Busen zerbitzua handitzeko Euskal Herriko Unibertsitatearekin, eta talde politiko guztiek onartu zuten.
Bizkaiko Foru Aldundiak berehala erantzun dio mozioari, eta A2166 linea indartu du goizean puntako orduan (07:55). Oraingoz, errefortzu hori aldi baterako izango da abenduaren 22ra arte, eta A2161 linea ere indartuko da arratsaldeko lehen orduan zerbitzua areagotuz: 30 minututik 20 minutura (erantzun azkarra eskertzen da).
Garraio publikoaren aldeko apustua, gobernu taldearen etengabeko aldarrikapena
* EHUrako zerbitzua hobetzeaz gain
* Hobekuntzak Sopel Busen: ordutegia Iberre institutura egokitzea, Barik txartelera egokitzea, ordutegia luzatu eta ibilbidean aldaketak egin metroaren ordutegiarekin koordinatzeko.
* Bizkai Bus: Gaur egun zerbitzu publikorik ez duten Sopelako eskualdeetarako zerbitzuak hobetzeko proposamen formalak aurkeztu Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailari. Zehazki, Atxabiribil, Arrietara, Asu, Bareño eta Loiola eremuek Sopelako zentroarekin eta Urdulizko Ospitalearekin duten lotura bermatzea eta hobetzea eskatu da. Aldundiaren erantzunaren zain gaude.
* Metroa: Konexioak hobetzeko proposamen tekniko eta zehatzaren aurkezpena: teknikoki posible da gaur egun 13 minuturo metroa Plentziara (gaur egungo 20 minutuen ordez) eta Larrabasterrara, maiztasun hori 6 minutura murriztu daiteke. Metro Bilbaok ez du erantzun eta 2031az hitz egiten digu unitate berrien etorrerarekin.