AKTUALITATEA


| 2026-10-29 20:22:00

Sopelako EH Bilduren mahai politikoak Guruzne Carrason Torrontegi proposatu du Sopelako Udaleko alkategai izateko 2027ko maiatzaren 23an egingo diren udal hauteskundeetan.

Sopelako egungo alkatea da Guruzne Carrasson. EH Bilduk Sopelan duen mahai politikoaren iritziz, Sopelako proiektuaren buru izaten jarraitzeko eta hurrengo legegintzaldian Sopelak izango dituen erronkei erantzuteko profilik egokiena da.

Guruzne Carrason eta bere taldea buru dituen proiektua Sopela erreferentziazko udalerri bihurtzen ari da herritarren parte -hartzeari,hezkuntzari, ingurumenari, etxebizitza politiketan egindako aurrerapenei eta kalitatezko zerbitzu publikoei eta bizikidetzari dagokienez.

Guruzne Carrassonek 35 urte ditu. Ingurumen Zientzietan lizentziatua (EHU/UPV) eta Irakasleen Prestakuntzan Masterra (Mondragon Unibertsitatea), ingurumen hezitzailea da, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakaslea.

Sopelan, 2026ko urriaren 30ean