AKTUALITATEA

ALBISTEAK

AZKEN OSTIRALA SOPELAN: euskal preso eta iheslariak etxera!

| 2019-11-29

ETXERAT, Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak deituta, gaur 20.00etan elkarretaratzea izango da Sopelako Udaletxeko Plazan. EH Bilduk bat egiten du ekimen honekin eta herritarrei dei egiten die bertan parte hartzeko, dispertsioari eta Espainiar Gobernuaren expetxe politika bidegabeari aurre eginez.


SOPELAKO GURE ESKU: "ERREFERENDUMA KONPONBIDEA DA"

| 2019-11-26

Gaur, azraoak 26, Kurtzioko Kultur Etxean, 19.00etan, Sopelako Gure Eskuk akitaldia antolatu du, Kataluniako Proces-aren kontrako epaia eta bertan ematen ari diren eskubideen urraketez hitz egiteko. Sopelako EH Bilduk bat egiten du ekitaldi horrekin eta herritarrei dei egiten die bertaratu daitezan.


Azaroko osoko bilkura: legegintzaldi berriko lehen udal aurrekontuak aztergai!

| 2019-11-26

Ostegun honetarako dago deituta Sopelako Udalaren azaroko osoko bilkura (19.30etan). Gairik potoloenak: lanpostuen zerrenda berria (RPT delakoa) eta 2020rako Udal Aurrekontuak. Legegintzaldi berriko lehen aurrekontuak dira.


Azaroak 25 Sopelan: indarkeria matxistaren aurka indarrak batu!

| 2019-11-25

Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da. Hora dela eta, ekitaldi batzuk antolatu egin dira Sopelan. EH Bilduk bat egiten du ekitaldi horiekin eta sopeloztarrei dei egiten die bertan parte hartzera.