Sopela

LGTBI: denontzako askea eta bidezkoa den Sopela baten alde!

Ekainaren 26ko osoko bilkuran, EAJ/PNV, EH BILDU, PSE eta Elkarrekin Podemosek mozio bat adostu zuten ekainaren 28ko eguna dela eta, LGTBI pertsonen eskubideen alde. DB/TU ez zen moziora atxiki baina baiezko bozka eman zuen. EH Bilduk ekintza zehatzak gauzatu behar direla gaineratu zuen bere interbentzioan. Horretarako, uztaileko komisioan neurri zehatzak proposatuko ditu, hitzetatik ekintzetara pasatzeko.

LGTBI | 2020-06-29 21:06:00

Batasuna adierazi, bai, baina ekintza zehatzak ere bai!

Ekaineko osoko bilkuran aurkeztu zen moziora atxikitu gara, batasuna adierazi behar den gai garrantzitsua dela uste dugulako. Dena den, hau ezin da hemen geratu, adierazpenetatik haratago, gure konpromisoa, politika zehatzetan islatu behar da, ezinbestekoa da konpromisoak hartzea neurriak aplikatzeko.

Horregatik proposamen zehatzak prestatu ditugu, eta uztaileko Berdintasun Informazio Batzordean aurkeztuko ditugu, denon artean eztabaidatzeko eta lanean hasteko.

 

30.000 euroko partida bat 2020ko aurrekontuetan

Kontuan izan behar da, Sopelako Udalak, 2020ko udal aurrekontuetan, 30.000 euroko partida bat duela LGTBI eremuan berdintasun-politikak garatzeko. EH Bilduren ustez, ezinbestekoa da berdintasun mahai bat sortzea, eta bertan eragile sozialekin batera, neurri zehatzen inguruan aritu. Ekimen zehatzak sustatu behar ditugu.

Informazio gehiago: hona hemen uztaileko berdintasun batzordean mahai gainean jarriko ditugun neurriak.

MURRIZKETAK: EAJak SOPELBUS ZERBITZUA BERTAN BEHERA UTZI DU!

Uda honetan ez da egongo Sopelbus. Eta neguan ere ez. EH Bilduk ekaineko osoko bilkuran salatu du zerbitzu publiko honen etetea. Praktikan, murrizketa baten aurrean gaude.

Sopelbus,Murrizketak,Recortes | 2020-06-29 20:28:00

Sopelbus zerbitzua etenda

Bistan da une honetan ez dagoela Sopelbus zerbitzurik herrian, jende gehien biltzen duen garaia izan arren. Alarma-egoeragatik zerbitzua bertan behera utzi zen eta Udal Gobernuak ez du oraindik lehiaketa publiko atera Sopelako bus garraio publikoaren zerbitzua.

 

EH Bildu: “Ezinbestekoa da herriko garraio publikoa mantentzea eta bultzatzea”

Mugikortasunaren gaian argi daukagu. Hauteskunde programan aipatzen genuen bezala, Sopelbus indartzea gure lehentasun bat da. Ez dugu eskatzen garraio publiko hori bere horretan mantentzean, bere erabilera sustatzea baizik.

Horrela, apirileko osoko bilkuran BARIK txartela Sopelbusen martxan jartzea adostu genuen, proposamen zehatz batekin: tarifa merkeago batekin sopeloztarrentzat.

Ekaineko osoko bilkuran, eskaera zehatzak egin ditugu. Alde batetik, ohiko Sopelbusa martxan ez den bitartean, mugikortasun urriko pertsonentzat alternatiba bat eskaintzea, uda garaian hondartzetara joan ahal izateko. Bestetik, Sopelbusen lizitazioa eta esleipena lehenbailehen ematea ere exigitu dugu, irailean zerbitzua eman ahal izateko.

 

EAJ-ak ez du zerbitzua martxan jartzeko asmorik

Pandemiaren aitzakipean Udal Gobernuak ez du zerbitzua esleitu eta orain Sopelbus gabe gaude. EH Bilduren eskakizunaren aurrean, EAJren erantzuna uda garaian zerbitzua esleitzea erabat ezinezkoa dela izan zen, berandu dabilelako Udala zeregin lizitazioa ateratzeko (nahiz eta urteak izan dituen zerbitzua esleitzeko). Beraz, udan zerbitzua ez bada ateratzen (erabiltzaile gehiago dauden sasoia), zertarako atera neguan. Udal gobernuak 2021erako atzeratuko du Sopelbusen lizitazioa (ziur aski, 2021ko udan erabiltzeko, kasurik onenean).

 

Ardura falta?, murrizketak?

Ardura falta ezezik, bestelako arrazoi bat dagoela uste dugu, guzti honen atzean: Sopelbus ateratzea ez da errentagarria, defizitarioa da ekonomikoki (gezurra badirudi ere, uda garaian are defizitarioagoa da neguan baino) eta udal gobernuak planteatzen duena, praktikan, sozialki errentagarria den zerbitzu publiko bat etetea da. Murrizketa baten aurrean gaude, zalantzarik gabe. Gogoratu dezagun 2020ko aurrekontuetan 250.000 euroko partida duela Sopelbusek.

Garraio publikoaren garrantziaren adibide gisa, Sopelbusek ere Ikastolari zerbitzua ematen diola ere aipatu genuen, eta irailean aldaketarik ez badago, klaseei ekingo zaiela normaltasunean, ikasleei eta Ikastoleko familiei bus zerbitzu publikorik ez izateak ekarriko dien eragozpenekin. EAJ-ak guk jarritako adibidea kritikatu zuen, “eskola pribatu kontzertu bati” zerbitzua ematea ez dela Sopelbusen egitekoa, are gehiago “eskola pribatu” horrek bere bus zerbitzu propioa duenean.

SOPELA ETA COVID19: UDALAREN TALKA PLANA BUKATU GABE DAGO!

Sopelako EH Bilduren ustez, gobernu-taldeak orain arte diseinatutako neurriak (tokiko merkataritzan kontsumorako bonuak, adibidez) lehen urratsa direla biziberritzeko/suspertzeko plan integral hori eratzeko, baina gaur egun plan hori osatu gabe dago. Ez da plan integrala. Saltoki/autonomoentzako eta familientzako laguntza zuzenen gaia URGENTZIAZ jorratu behar dela uste dugu.

Covid19,Bozeramaileen batzordea | 2020-06-24 08:27:00

Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko Planaren balorazioa

Uste dugu gobernu-taldeak orain arte diseinatutako neurriak (tokiko merkataritzan kontsumorako bonuak, adibidez) lehen urratsa direla biziberritzeko/suspertzeko plan integral hori eratzeko, baina gaur egun plan hori osatu gabe dago. Ez da plan integrala. Saltoki/autonomoentzako eta familientzako laguntza zuzenen gaia jorratu behar dela uste dugu (familia bateragarri egitea, langabetuak edo aldi baterako ezintasuneko egoeran daudenak, etab.).

Laguntza zuzen horien adibide zehatzak dira Azpeitiko deialdiak (besteak beste, zainketetarako eta familientzako laguntzak: oso gai garrantzitsua, Udalak ezin baititu udalekuak/udalekuak eskaini) eta Errenteriako deialdiak (saltokientzako laguntzak, besteak beste). Adibide horiek 2020ko maiatzaren 27an eman genituen.

Beste adibide bat Lemoakoa da, saltoki eta autonomoei dagokienez: enpresa txikien eta Lemoako langile autonomoen arteko laguntzen deialdia, COVIDAk eragindako kalte ekonomikoak murrizteko19.

 

Lana galdu duten edo aldi baterako lan-erregulazioko egoeran dauden pertsonentzako zuzeneko laguntzak

Lemoako Udalak udalerriko familiei zuzendutako deialdi bat ere argitaratu du: Lemoako herritarrei eta familiei zuzendutako diru-laguntzen deialdia, COVID-19k eragindako kalte ekonomikoak murrizteko.

Laguntza hauen bidez, COVID-19ren krisiak eragindako langabezia-egoera duten pertsonei lagundu nahi zaie (enpresan LTE bat aplikatu zaielako edo behin betiko kaleratu dituztelako), alarma-egoera indarrean jartzearen ondorioz dituzten zailtasun ekonomikoak arintzeko.

 

Bozeramaileen Batzorde monografikoa uztailean

Beharrezkoa ikusten dugu uztailean (ahal dela, informazio-batzordeen aurretik) bozeramaileen bilera monografiko bat egitea, COVID19a dela-eta ematen diren zuzeneko laguntzen gaia behin betiko jorratzeko. Bilera monografiko horren aurretik, deialdi posibleen oinarrien zirriborroak izan beharko genituzke.

URIBE KOSTA MARTXAN PRESOEN ALDE

Izan Bidean dinamikaren baitan , 100 bat lagunek parte hartu zuten Sarek antolatutako martxan: ekimenaren helburua, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzea eta elkartasuna adieraztea.

Sare,Izan Bidea,Presoak Etxera | 2020-06-23 09:15:00

Sopelatik Plentziraino

Sarek antolatutako martxa, Sopelatik atera zen igande honetan, goizeko 11.00etan. 100 bat lagunek parte hartu zuten, Urdulizetik, Barrikatik eta azkenik, Plentziraino helduz.

 

Izan Bidea ekimena

Sareren dinamika hau erronka batean oinarritzen da: 3.127.326 Km egitea!, Euskal Herriak duen biztanle-kopurua, hain zuzen ere. “Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea”.

Horretarako, Sarek mugikorrerako aplikazio bat jarriko du martxan eta, horren bidez, aldarrikapen horretan parte hartu nahi duen pertsona edo elkarte orok izena eman ahal izango du eta bere kilometroak egin ahal izango ditu, gainerako biztanleenarekin bat eginez. 

LOROÑO, GERO ETA BIDERAGARRIAGOA DEN ALTERNATIBA

Loroñoko aparkalekua dagoen 221 partzela Sopelako Udalarena da. Hasiera batean jabetza pribatukoa zela uste bagenue ere, azken asteetan partzela hori jabetza publipekoa dela argitu da. Loroñoren jabea Sopelako Udala da. Horrek erraztu egiten du partzela hori Eusko Jaurlaritzari lagatzea, bertan hezkuntza-eraikin berri bat egin dezan, Zipiriñeko masifikazioarazoei amaiera emanez.

Loroño,Zipiriñe | 2020-06-23 08:55:00

Atzera begira: nola aurre egin Zipiriñeren espazio arazoei

Zipiriñeko eskolaren masifikazio-arazoei irtenbidea emateko, Sopelako EH Bilduk Loroñoko aparkalekua proposatu zuen 2017ko azaroan, eskola-eraikin berri bat bertan eraikitzeko. Aukera horri esker, kalitatezko hezkuntza-espazio bat sortu ahal izango litzateke herriaren erdigunetik gertu, eta, gainera, Zabalbide eta Lemotzako zonaldeak (Sopelako balkoia) biziberritu ahal izango lirateke.

Maiatzaren 21eko hezkuntza-mahaian, hezkuntza-komunitateko ordezkariek eta Sopelako udaltaldeek osatutako batzordean, partaidetza-prozesu bat egitea erabaki zen: prozesu horren bitartez, Zipiriñeko eta Iberreko familiek EAJ/PNVk, EH Bilduk eta DB/TUk aurkeztutako alternatibak
baloratuko dituzte.

 

Loroñoko aparkalekua: Udalaren jabetzapekoa!

Hasiera batean, Sopelako Udalak jakinarazi zigun Loroñoko egungo aparkalekua jabetza pribatukoa
zela, baina udal-erabilerakoa. Gaia sakonago aztertu ondoren, lurzati horren benetako izaera argitu da: Sopelako Udala da Loroñoko jabea.

Loroñoren balio estrategikoa dela eta (221. lursaila), EH Bilduk Udalak berak partzela hori erostea proposatu zuen. Lurzati hori (5.435 metro koadro, horietatik 920 metro basoari dagokio), titulartasun publikokoa izateak erraztu egiten du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari lagatzea, honek bertan egin dezan eskola-eraikin berria, Zipiriñeko espazio-arazoei behin betiko erantzuna emanez.

 

Informazio gehiago:

  1. "Solución a Zipiriñe: EH Bildu propone un nuevo centro escolar en Loroño" (2020/02/20).
  2. “Sopela: proyectos para solucionar la situación de Zipiriñe en manos del Departamento de Educación” (2020/04/10).
  3. "EH BILDU, SOBRE LOS PROBLEMAS DE ESPACIO DE ZIPIRIÑE: es Sopela quien tiene que dar su opinión sobre las diferentes alternativas" (2020/04/10).
  4. “PROBLEMAS DE ESPACIO EN ZIPIRIÑE: LAS FAMILIAS TOMAN LA PALABRA” (2020/05/22).

ALBISTEAK

Arrigorri joko-aretoaren handitzaren aurrean... APUSTU-ETXERIK EZ!

2020-08-01 08:35:00

Uztailaren 30eko osoko bilkuran, Sopelako EH Bilduk mozio bat aurkeztu du, Arrigorri joko-etxearen handitzea eteteko. Udal talde guztiek babestu zuten mozioa. Ondorioz, kautelaz Arrigorri apustu etxeak egin nahi duen obra eten egingo da, obra horrek Eusko Jaurlaritzak horrelako negozio kaltegarriak mugatzeko jarri duen arautegia betetzen duela konprobatu arte. Gure jarrera argia da: joko-aretorik ez, apustu-etxerik ez!