Sopela

Argi dugu zein den boto baliagarri bakarra: Euskal Herria Bildurena!

Maiatzaren 23an Sopelako EH Bilduk bere inguruan batu diren zinegotzi ohi guztiei omenaldia egin zien Udaletxeko Plazan. Omenaldi horretan irakurri zuten estua ekarri nahi izan dugu gune honetara.

| 2019-05-24 17:40:00

1978an diktadura ondorengo lehen udal hauteskundeak egin ziren, eta jadanik garai urrun haietan Sopelako udaletxean ordezkaritza esanguratsu eta inportantea lortu zuten, lortu genuen, abertzaleok, ezkertiarrok eta aurrerakoiok…

Posteriormente esta representación siempre, siempre se ha mantenido de forma significativa. Las siglas han cambiado, pero las ideas, los objetivos, los anhelos y la capacidad de trabajo son los mismos.

Urte gogorrak egon dira, urte latzak bizi izan ditugu: diktaduraren amaiera, trantsizioa, errepresioa, ilegalizazioak eta bai, onartu beharra dago, gure artean ere, jarrera ezberdinak egon dira: eztabaidak, txarto ulertzeak eta behin baino gehiagotan talka egin dugu.

Pero hay una fecha que hoy queremos remarcar, que muchas personas no la conocen, pero para los que hemos trabajado en este proyecto es muy importante: el 14 de octubre del 2011. Ese viernes se presentó en Kurtzio el Acuerdo de Gernika de la mano de diferentes agentes políticos, sindicales y sociales de Sopela y entre los agentes políticos estábamos representantes de Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Berdeak, Alternatiba y Aralar… firmamos un documento de colaboración y ese es el embrión de EHBildu… y ahora aquí estamos todos unidos.

Hori da EHBILDU, hori da gure Herri apustua… Ezkerreko indar subiranisten koalizioa euskal hiritarroi nazio eta eraldaketa sozialerako proiektu bat eskaintzeko:  herri euskalduna, independentea, sozialista, ekologista, feminista, aurrerakoia, internazionalista…

Ese es nuestro pueblo, la Euskal Herria por la que trabajamos; pero herria en euskara tiene dos significados… Herria: Euskal Herria, eta herria, Sopela. Trabajamos por Euskal Herria y trabajamos por Sopela.

30 urtetan batzuek, PNVkoek, aukera izan dute Sopela kudeatzeko… eta zer dugu gaur egun?, zer Sopela aurkitzen dugu?: hirigintza basatia, etxebizitza elitistak, kostaldea suntsituta, azpiegituretarako lekurik ez… Haiek, haiek, BAIetza esan zioten 1998an Arau Subsidiarioei eta haiek, haiek, BAIetza esan zioten 2003an Plan Territorial Parcialari (PTPri).

No es citar temas pasados de moda, no son ”batallitas”… con esas dos decisiones se consolidó el entramado urbanístico de Sopela y Uribe Kosta… La Sopela que tenemos hoy en día no dispone de espacios para centros escolares, no dispone de vivienda pública, es cruzada por carreteras y ellos, el PNV es el responsables, porque ellos votaron SI a esos planes urbanísticos que ahora nos atan. De aquellos lodos estos barros

Gutxietsi gintuzten, beti ezetza ematen genuela esan ziguten, baina ez da egia. Guk alegazioak aurkezten genituen, beste eredu batzuk mahairatzen genituen eta haiek gureari ezetza ematen zioten, gurea irreala omen… Urteek, aitzitik, arrazoia eman digute. Guk Sopela orekatua, bizia, justua, aurrerakoia bultzatu genuen gure sustraiak ahaztu gabe. Haiek, berriz, diru-etekinak, irabazi ekonomikoak bilatu zituzten… gutxi batzuen diru-etekinak eta gutxi batzuen irabazi ekonomikoak.

Hubo una ventana, Bildu logró la alcaldía en el 2011 y estuvo cuatro años en el Gobierno municipal… ¿los recordamos? Se hicieron mas VPO que nunca, se lograron acuerdos con el Gobierno y los vecinos para ceder terrenos y construir un instituto, se contrato a una empresa para peatonalizar el centro del municipio, se recuperó con criterios ecológicos la vega de Urko, se potencio como nunca la oferta cultural y sobre todo… se dio a la gente la oportunidad de participar, de decidir, de opinar…

Igandean berriro ere aukera izango dugu gure bozka emateko. Argi dugu zein den boto baliagarri bakarra: EHBildurena… lehen siglak aipatu ditugu… Garai ezberdinetan Herri Batasunaren izenean, Eusko Alkartasunarenean, Aralar, Euskadiko Ezkerra, Ezker Batua - Izquierda Unida, Euskal Herritarrok, Alternatiba, ANV, Sopela Aurrera… zinegotzi izan garen kideok orain batera hemen gaude eta EHBildurentzat eskatzen dugu botoa. Izan direlako gara eta garelako izango zarete zuek. Gora Euskal Herria Bildu eta Gora Sopela!

Una consejo ciudadano de mujeres, por "una perspectiva de género en todos los ámbitos del ayuntamiento"

Arantza Bilbao es candidata a concejal para el Ayuntamiento de Sopela. Trabajadora social, es además miembro del equipo regional femenino de fútbol de Ugeraga.

Feminismo,Igualdad | 2019-05-24 17:22:00

En tu opinión, ¿cuáles son los aspectos a mejorar en torno al ámbito de la igualdad?

Diferenciaría tres ámbitos: los cuidados, el derecho a decidir sobre nuestro propio cuerpo y la igualdad de oportunidades en general.

En primer lugar, los cuidados. Todavía hoy, la mayoría de cuidados recaen sobre las mujeres. Por ello, hay que valorar y reconocer como se merecen a las mujeres que han dedicado y dedican todavía hoy, tanto tiempo y esfuerzo a cuidar.

En segundo lugar, las mujeres tenemos que poder decidir sobre nuestro propio cuerpo, defender la conquista del derecho al aborto; así como ayudar a todas las mujeres que quieran ser madres. Es necesario crear condiciones que nos permitan tomar la decisión más justa con nosotras mismas.

En tercer lugar, debemos lograr una igualdad real e integral. Se deben conseguir, por un lado, la igualdad la salarial: las mujeres debemos cobrar lo mismo por el mismo trabajo. Es necesario que las condiciones laborales mejoren. Y por otro lado, la igualdad laboral: las mujeres debemos poder acceder a los mismos puestos sin estigmas ni prejuicios. Y así en cualquier ámbito de la sociedad, no solo el laboral, también, por ejemplo, el ocio, la cultura y el deporte.

 

¿Qué propuestas crees, que se podrían implantar a nivel municipal para mejorar esta situación?

Por todas estas razones y porque creemos en una Sopela feminista, donde se tenga una perspectiva de género en todos los ámbitos del ayuntamiento, queremos crear un consejo ciudadano de mujeres. Para así, diseñar y poner en práctica propuestas feministas con impacto real en nuestro municipio. Además, queremos implantar una ordenanza de igualdad que, de manera transversal, oriente eficazmente al resto de políticas y acciones municipales, con la ayuda de una persona técnica contratada expresamente para esta área.

Es responsabilidad de todos y todas, tener un Sopela más feminista, para ello, es necesario empezar desde la educación y llevarlo a todos los ámbitos que nos rodean. Por ello es imprescindible el compromiso de todas las personas. El ayuntamiento tiene que impulsar este compromiso y un consejo ciudadano de mujeres puede ser ese motor que nos de impulso a nivel municipal.

“Sopelako udalak gazteei kultura eta aisialdirako baliabide egokiak eskaini behar dizkie”

Aitziber Onaindia eta Guruzne Carrasson, EH Bilduko hautagaiak dira 2019ko udal hauteskundeetarako. Kultura eta aisialdiaren, zein euskararen alorretan aritu izan dira Sopelako hainbat taldetan: jai batzordean, kuadrilen koordinakundean, Korrika batzordean, Esaera Zaharren Txapelketan... Sopelak kulturan eta aisialdian dituzten beharren inguruan galdetu diegu, batez ere, gazteei begira.

Kultura,Aisialdia,Kirola,Gazteak,Herri-mugimendua | 2019-05-23 14:41:00

Zuen ustez, zeintzuk dira Sopelak kulturaren eta aisialdiaren alorrean dituen erronkarik nagusienak?

 

Alde batetik, gazteok ekipamendu egokiak behar ditugu. Hori izan da Sopelako gazteen aldarrikapen garrantzitsu bat, batez ere, Koadrilen Koordinakundea sortu zenetik. Gaur egun, Kurtziok eskaintzen dituen gelak besterik ez dauzkagu gazteok erabiltzeko moduan. Erdigunetik urruti xamar eta normalean, erabiltzeko muga askorekin. Sopelak dituen beste ekipamendu eta baliabideak erabiltzeko ere mugak ditugu. Zer esanik ez nerabeei dagokienez: herrian ez dago gazteleku aproposik.

 

Bestetik, edukian ere zentratu behar gara, hau da, aisialdi eta kultur eskaintzan. Gure ustez, Sopelako Udalaren kultura eskaintza indartu behar da, zabaldu. Herri dinamikoago bat nahi dugu, alor kulturalean. Eta ez bakarrik gazteei begira. Helduei begira ere.

 

Edonola ere, gazteok eta herriko beste zenbait eragileek eskatzen dutena, kultur eskaintza horren diseinuan parte hartzea da. Kontsumitzaile pasiboak izan beharrean, eskaintza horren parte aktiboa izatea. Bai eskaintza horren edukiari dagokionez, bai ekipamenduen kudeaketari dagokienez ere. Gai honen inguruan hausnarketa sakon bat egitea beharrezkoa da.

 

Azkenik, liburutegi eta ikasgela zerbitzuetan gabeziak ikusten dira. Guztion ahotan dago bi zerbitzu horiek indartu beharrean gaudela. Eta ez gara ari soilik ekipamendu fisikoez. Liburutegi on batek bestelako zerbitzuak ere eskaini behar ditu.

 

 

Zelan baloratzen duzue udalak kulturan daukan pisua?

 

Dinamizatzaile lanak egin behar ditu. Udala motorra izan daiteke, herri biziago bat izateko: kalitatezko kultur eskaintza zabala eskaini behar du, bai edukiari dagokionez, bai kokapen fisikoari dagokienez ere (herri osoan zehar zabalduz kultur ekintzak).

 

Hala ere, kultura eta aisialdian Udala ez dago bakarrik, ezta gutxiago ere: herriko kultur eta eragile sozialekin lankidetzan aritu behar du Udalak, eragile horiei behar besteko baliabideak eskainiz. Sopelan kultur eragile potenteak dauzkagu: Meñakoz kultur elkartea, esate baterako. Eragile honek espazio beharrizan handiak ditu, herriari ematen dion eskaintza ere oparoa delako. Hor kokatuko litzateke Udalaren funtzioa. Gauza bera, Kuadrilen Koordinakundeari dagokionez ere. Lankidetzan dago gakoa.

 

Badaude beste eragile batzuk, udal jardueratik erabat kanpo daudenak baina kultur eta aisialdirako eskaintza oparoa ematen diotenak Sopelari. Plaza Beltza bezalako eragileez ari gara. Horiekin ere kontaktua izatea beharrezkoa da. Eta positiboa. Helburu amankomuna daukagulako: herri biziagoa sustatu.

 

 

Zeintzuk dira EH Bilduk kulturan eskainitako irtenbideak?

 

Bi alor desberdinduko genituzke. Alde batetik, ekipamenduak. Bestetik, edukiak edo kultur eskaintza bera.

 

Ekipamenduen aldetik, kulturgune berria eraiki nahi dugu Loroño aldean, Zabalbide eta Landa Doktorea kaleen artean dagoen partzelan: liburutegia eta erabilera anitzeko ekipamendu berriak, ikasleek zein herriko eragileek erabiltzeko moduko espazioa. Hori bai, bertan dagoen artadi zatia errespetatu behar dugu. Espazioen aprobetxamendu egokia eskatzen du horrek. Horrez gain, ekipamendu berri horrek egungo liburutegiari beste erabilera sozial bat emateko aukera sortuko luke (Gaztegune bat Sopelako erdigunean, esate baterako). Horretarako, Frontoiaren eraikina eraberritu behar dugu.

 

Larrabasterran ere ekipamendu berriak behar dira. Sopelako Udalak, EAJ eta PSEren agindupean, Sopelarin saldu zion Mankomunitateari. Guk ekipamendu hori Sopelarako berreskuratu nahi dugu. Larrabasterrak kultur ekipamendu sozial egokiak izatea oso garrantzitsua da. Auzoa biziberritzeko beharrezkoa da hori.

 

Herriko kultur eragileek ekipamendu publikoak erabiltzeko aukerak eman behar zaie. Bai Loroño aldeko liburutegi berria, bai Frontoiko eraikina, bai Sopelan dauden bestelako eraikin publikoak erabiltzeko ere. Hezkuntza zentroez ari gara bereziki. Hor kokatzen da ere hezkuntza zentroen inguruan daukagun proposamena. Herri kohesioa lantzeko behar beharrezkoak baitira ekipamendu egokiak izatea erdigunean.

Edukiei dagokienez, kultura saila indartu behar dugu, baliabide gehiago eskainiz. Bereziki, baliabide pertsonalez ari gara. Horrek gure kultur eskaintza aberatsagoa izatea ahalbideratuko luke eta bide emango lioke Larrabasterran ere eskaintza potente bat izateari. Herriko eragile zein norbanakoei parte-hartzerako bideak eta espazioak eskaintzea ere ezinbestekoa da. Ekipamenduek eta gure kultur politiken edukiek bat egin behar dute helburuetan: herria biziberritzea, aktibatzea.

Esate baterako, kirol alorrean ez dugu gure irizpideak inposatu nahi izan. Herriko kirol eragileekin batera egungo beharren diagnosia partekatu eta beharrezko pausoak emateko asmoa daukagu (Urkon, Balearen parkeko frontoia estaltzeko proposamenean). Ate guztiak zabalik daude zentzu horretan.

 

Bukatzeko, gazteak beti lotzen ditugu kultura, kirol eta aisialdiarekin. Zeintzuk izan daitezke gazteen bestelako beharrak, aipatutakoaz gain?

Gure ustez, etxebizitzaren alorra izan daiteke gazteen beharrik garrantzitsuena. Eta horretan ere EH Bilduk baditu proposamenak, batez ere, alokairuari dagokionez.

Dena dela, udal gobernu batek edo udaleko indar politiko batek ezin dezake erabaki gazteen partez. Beraiek parte hartu beharko lukete zuzenean dagozkien gaietan. Eurei zuzendutako proiektuen diseinuan ere hitza daukate. Horregatik, gazteen kontseilu misto bat sor beharko genukeela uste dugu, herriko gazte, talde eta udaleko ordezkariekin sortua, gazteei zuzendutako gaiak bideratzeko. Jai batzordea filosofia horren islada da eta argi dago, emaitza positiboak ematen dituela estrategia horrek.

 

Declaración de EH Bildu Uribe Kosta

El 18 de mayo EH Bildu presentó en Plentzia su Declaración para una política común para nuestro eskualde de Uribe Kosta.

| 2019-05-23 11:44:00

Cualquier mancomunidad tiene como objetivo unir la potencialidad de los municipios para que ofrezcan aquellos servicios que por sí solos no pueden ofrecer. Es el mismo precepto en el que se fundamenta el auzolan, fórmula
social de cooperación y solidaridad tan arraigada en nuestro pueblo.

Pero una mancomunidad debe desarrollar además objetivos y estrategias a largo plazo, así como aprovechar y optimizar los recursos, buscar sinergias, intercambiar experiencias o coordinar iniciativas.


Por desgracia, la Mancomunidad de Uribe Kosta se ha ido alejando de esta visión, y, al mismo tiempo, se ha convertido en una entidad al servicio del partido que la controla. Desde EH Bildu Uribe Kosta queremos transformar esa realidad. Queremos mejorar la calidad de las casi 40.000 personas que viven en nuestros 7 municipios, así como profundizar y estrechar la relación entre ellos.

Así, las y los alcaldables de EHBILDU Uribe Kosta quieremos mostrar ante los habitantes de Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela y Urduliz, nuestro compromiso con los objetivos mencionados y manifestamos que los siguientes puntos guiarán nuestra labor municipal:


a) Abogar por el desarrollo local sostenible en todos los sectores, a saber, agricultura, ganadería y pesca, industria y servicios (comercio, hostelería, turismo y empleo público, en especial), teniendo siempre en cuenta las características y condiciones de nuestros pueblos, y con el fin último de generar más empleo y de mayor calidad.


b) Hacer frente a los peligros que amenazan el medio ambiente y desarrollar políticas para protegerlo, en particular, gestionar de forma eficaz la energía y los residuos, proteger nuestra costa e impulsar la movilidad sostenible, desde Berango a Lemoiz.


c) Desarrollar políticas sociales que protejan nuestr@s conciudadan@s más desfavorecid@s, para que todas y todos los habitantes de Uribe Kosta puedan vivir con dignidad.


d) El euskera y la cultura vasca serán el eje de nuestra política, son el pilar de nuestro pueblo y valor añadido para su desarrollo.


e) Impulsaremos estrategias de cooperación entre los 7 municipios, analizaremos necesidades y buscaremos soluciones desde una mirada comarcal, teniendo en el horizonte la filosofía del auzolan.


f) Democratizar y dinamizar las estructuras comarcales de Uribe Kosta (Mancomunidad y Behargintza), para que todas las sensibilidades estén representadas adecuadamente, se participe en igualdad de oportunidades, y se dejen a un lado inercias actuales que impiden impulsar nuevas iniciativas.

Uribe Kosta necesita un nuevo impulso. Uribe Kosta necesita de Euskal Herria Bildu.

Uribe Kostako EH Bilduren adierazpena

Hona hemen maiatzaren 18an Plentzian Uribe Kostako EH Bilduko hautagaiek irakurritako adierazpena

| 2019-05-23 11:40:00

Euren kabuz soilik eskaini ezin zitzaketen zerbitzuak eman ahal izateko udalerrien indarrak
batzea du helburu edozein mankomunitatek. Honen oinarrian gure herrian oso erroturiko
filosofia dago, auzolana eta elkartasunean oinarritutako lankidetza, alegia.

Baina mankomunitate batek beste arlo batzuk ere jorratu behar ditu: epe luzeko helburuak eta
estrategiak, baliabideak baliatu eta optimizatzea, sinergiak bilatzea, esperientziak trukatzea eta
ekimenak koordinatzea.

Zoritxarrez, Uribe Kostako Mankomunitatea filosofia honetatik urrunduz joan da, eta, aldi
berean, egitura kontrolatzen duen alderdiaren zerbitzura dagoen jarduera mota batera
hurbilduz.

Uribe Kostako EH Bildutik gaur egun dugun errealitate hori eraldatu nahi dugu. Gure 7
herriotan bizi diren ia 40.000 biztanleen bizi-kalitatea hobetu nahi dugu, bai eta gure arteko
harremanak gero eta estuagoak bilakatu ere.

Helburu horiek lortze aldera, Uribe Kostako Euskal Herria Bilduko alkategaiok gure egiten
ditugun konpromisoak jakinarazi nahi dizkiegu Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela
eta Urdulizko herritarrei:


a) Toki garapen orekatua bultzatuko dugu, sektore guztiak aintzat harturik: nekazaritza,
abelzaintza eta arrantza, industria eta zerbitzuak (merkataritza, ostalaritza, turismoa eta
enplegu publikoa, bereziki), beti ere, gure baldintzak eta gure herrien ezaugarriak kontuan
hartuta eta enplegu gehiago eta kalitatezkoak lortzeko helburuarekin.

b) Gure ingurumena mehatxatzen duten arriskuei aurre egingo diegu eta hura babesteko
politikak gauzatuko ditugu (hondakinak zein energía eraginkortasunez gestionatzeko, kostaldea
babesteko edo mugikortasun jasangarria bultzatzeko), Berangotik Lemoizeraino.

c) Gure herrietako sektore ahulenak babestuko dituzten gizarte-politikak garatuko ditugu, Uribe
Kostan herritar guztiak duintasunez bizi ahal izateko.

d) Euskara eta euskal kultura gure politikaren ardatza izango dira, gure herri-izaeraren oinarria
direlako eta garapenerako balio erantsia ere badirelako.

e) Gure zazpi herrien arteko lankidetza estrategiak landuko ditugu, beharrak aztertzean eta
soluzioak eskaintzean eskualdeko ikuspegia txertatuta eta auzolana ipartzat hartuta.

f) Uribe Kostako egiturak demokratizatu eta dinamizatuko
ditugu
  (Mankomunitatea eta Behargintza), sentsibilitate guztiak egoki ordezkatuta egon daitezen, parte hartzeko aukera-
berdintasuna egon dadin eta biek ala biek gaurko inertzia baztertu eta ekimen berriak bultzatu
ditzaten.

Uribe Kostak bultzada berria behar du. Uribe Kosta Euskal Herri Bildu behar du.

ALBISTEAK

EH Bilduk Abaroko Plan Partzialaren onarpena ahalbideratuko luke Sopelako interes orokorraren alde

2021-11-05 14:16:00

EH Bilduk ontzat jo ditu udal teknikariek Abaroko Plan Partzialari egindako alegazioei emandako erantzunak. Hori dela eta, Abaroko jabeek Udalak begi onez ikusitako alegazio horiek onartuz gero, EH Bilduk erraztu egingo luke Plan Partziala onartzea, sektore horren garapena ahalbidetuz: gogoratu, Iberreko Institutua handitzeko eta Sopelarako planifikatutako BOEen erdia baino gehiago eraikitzeko aukera ematen duela sektore horrek. Hala ere, orain ez dagokio EH Bilduri egoera desblokeatzea. Pilota EAJ/PSE gobernutaldearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Abaroko jabeen teilatuan dago (non Viuda de Sainz eraikuntza-enpresa gehiengoa den). Horrela, EH Bilduk ateak zabalik utzi ditu Sopelaren aldarrikapenak hezkuntza eta etxebizitza gaietan gauzatu daitezen.

ABARO, INSTITUTUA ETA BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK: BERANDU ETA TXARTO

2021-10-29 13:08:00

Artikulu honetan Larrabasterrako Abaro sektorearen garapenaren errepaso kronologikoa (eta kritikoa) egiten dugu. Sopelako hirigintza araudiak (arau subsidiarioak, gure ustez “antisozialak”) herriko Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE) erdia baino gehiago Abaron kokatzen du, eta bertan ere Iberreko Institutua handitu nahi da, Batxilergoa eskain dezan udalerriko gazteentzat. Era berean, artikulu honetan beste behin ere finkatuko dugu EH Bilduren jarrera politikoa sektore horren inguruan (hirigintza proiektu hori beharrezkoa da, baina hobetu daiteke... eta berandu dator), eta Larrabasterrarentzat eta Sopelarentzat berebiziko garrantzia duen eremu horren inguruan EAJk egin duen kudeaketa txarra (utzikeriagatik edo interes azpimarratu nahi dugu.