AKTUALITATEA


| 2025-02-27 19:04:00

Normaltasuna...

Urtarrilean Sopelako Udalak iturri bat jarri zuen Zipiriñeko eskolan. Arrazoiak bistakoak ziren: Zipiriñeko patioa arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta asteburuetan parke publikoa dela, eta gure herriko nerabeek asko erabiltzen dutela haien aisialdian. Ilogikoa zen horrelako parke publiko batek iturririk ez izatea.

Iturri hori aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan eskatu zen, eta giltza bat zuen eskola-orduetan eskolaren interesen arabera eta bere autonomia errespetatuz erabiltzeko edo ixteko. Eskolaren patioan jarri zen, kalean jartzea konplexuago eta garestiagoa zelako (ur sarearekin lotzeko erratasuna; Goiene kaleko espaloia eta errepide berria altxatu beharra)

Zipiriñeko Eskola Kontseiluak, instalatu ondoren, iturri hori eskola-esparrutik kanpo jartzeko eskatu zuen, eta gobernu-taldeak hala egingo du: haren kokapena aldatuko da eskolaren ondoan jarriz, baina ez esparruaren barruan.

Ilogikoa

Egoera xume hau aprobetxatu du EAJk Sopelako Gobernu Taldeari "azalpenak eskatzeko"... "eskola kontseiluaren iritzia kontuan hartu ez duelako" eta "kokapenaren aldaketa 10.000 euroko kostua delako".

Barre egin, negar ez egiteagatik

10.000 euroko gain-kostuei buruz hitz egitea, Sopela ikastetxe aurretik dauden kirol-instalazioekin hipotekatuta dagoenean 15-20 urterako, "txistea" da; eskola-kontseiluaren iritzia kontuan ez hartzea EHBilduri leporatzeak auzo-lotsa ematen du, EAJk "barrakoien" aldeko apostua egin zuenean eta ez zuen inoiz ikastetxe berri bat eraikitzeko aukerarik eman, hori izan denean Sopelako eskola-komunitatearen aldarrikapenik nagusiena hamarkadetan... barre egin negar ez egiteagatik.