AKTUALITATEA


| 2021-10-30 12:03:00

EH Bilduk 2.360 boto lortu zituen 2019ko udal hauteskundeetan, EAJk 2.731. DBTUk, 391 botorekin, Alkatetza eman zien berriro jeltzaleei, 2015ean egin zuen bezala. Hori dela eta, EH Bilduk legealdiaren lehen bi urteetan "oposizio arduratsu eta proposatzailea" egin nahi izan du, "Sopelaren etorkizuna zehazteko akordioak" lortzen saiatuz, bai gobernu-taldearekin, bai oposizioko gainerako alderdiekin eta Sopelako eragile sozialekin, baina jakitun izanik "EH Bildun herria ulertzeko modu propioa dugula, herria egiteko modu propioa".

 

Egun, udal-politika une kritikoan dago. Kiroldegiaren egoera, transfugismo salaketak, Zipiriñeren arazoa, Abaro, Sopelako erdigunea oinezkoentzat jartzeko "esperimentua"...

 

Hona hemen Guruzne Carrasson eta Unai del Burgo EH Bilduk Sopelako Udalean dituen zinegotziei egin diegun elkarrizketa. Elkarrizketa honetan legealdiaren lehen bi urteak errepasatuko ditugu.