AKTUALITATEA


| 2021-12-23 21:39:00

OPOSIZIOKO TALDEEK SINATUTAKO ALEGAZIOAK

EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, DBTUk eta Podemosetik kaleratutako zinegotzi ez atxikiak alegazio batzuk sinatu eta aurkeztu zituzten abenduaren 22an Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aurrean, Sopelako Auzo Elkartearekin elkarlanean, Bilboko Hiri Trenbidearen Zarata eta Bibrazioen Kontrako Ekintza Planari buruz. EAJk eta PSEk ez dituzte alegazio horiek babestu.

Alegazioak argiak dira: Sugurdialde kaleko zarata-arazoak etetea eta SOPELAko hirigunetik igarotzean METROA LURPERATZEKO BIDERAGARRITASUN AZTERKETA egitea.

 

EH BILDUREN JARRERA

1. Sugurgialde kaleko zarata-arazoei buruzko alegazioak auzo-ekimen batzuen barruan kokatzen dira, eta EH Bilduk ekimen horietan aktiboki parte hartu du.

2. Bere estiloari jarraituz, EH Bilduk herri mugimenduekin eta gizarte eragileekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu du. Zentzu horretan, EH Bilduk Sopelako Auzo Elkartearen proposamenak jaso ditu, gure helburuekin bat datozelako. Proposamen horiek ez dira berriak EH Bildurentzat, gure oinarri sozialararen artean behin eta berriz aipatzen diren gaiak direlako eta behin eta berriz agertu direlako gure batzar eta lantaldeetan.

3. 2019-2023 legegintzaldi honetarako gure hauteskunde-programan honako hau jasotzen genuen: "Herri atsegin, eroso eta erakargarriagoa. Zainduagoa eta garbiagoa. Kohesionatuagoa. Modernoagoa. Sozialagoa. Sopeloztarron bizi kalitatea hobetu nahi dugu”.

4. Hori dela eta, Sopelatik igarotzean metroa lurperatzeko aukera aztertzea positibotzat jotzen dugu, herria kohesionatzeko, espazio publikoa irabazteko eta sopeloztarren bizikalitatea hobetzeko neurri gisa.

5. Gure iritziz, metroaren luperatzeak Sopelan eragin handia duelako, modu serio eta sakonean aztertu behar da. Era berean, ahalik eta adostasun handiena lortu behar da proiektu honen inguruan, lurperatzea teknikoki eta ekonomikoki benetan bideragarria bada.

6. Ez dugu ahaztu behar metroarekin lotutako eztabaidarik nagusiena metroaren maiztasuna dela, EH Bilduren ustez. Hori da egun daukagun erronkarik handiena, Sopelan benetazko mugikortasun jasangarria bultzatzeko.