AKTUALITATEA


| 2023-12-16 21:02:00

"El Correo" egunkariak artikulu bat argitaratu du "Sopelak polizia-etxe berri bat baztertu eta gaur egungoa konponduko du" izenburupean. Herrian inork ez du hitz egiten gai honetaz... Polemika sortu behar da?

Udal hauteskundeetarako EHBilduren programak honakoa zioen hitzez hitz udaltzaingoari buruz: "Gertuko eredua bultzatu, komisaria berri bat eraiki beharrean, egungo komisaria birmoldatu, erdigunea bertan mantendu dadin.". Argiago ezina! Ez dugu inor engainatzen, kontsekuenteak gara esan genuenarekin...

“El Correok” argitaratutako artikuluan esaten da: "2018an, Lan Ikuskaritzak ohartarazi zuen armak erabiliz istripuak izateko arriskua zegoela, leku egokirik ez zegoelako... ikertuen eta eskatzaileen artean pribatutasunik ez zegoelako... aparkalekurik ez zegoelako"... Ados, onartu dugu, baina Osalanek ez zuen inoiz esan komisaria berri bat eraiki behar zenik, are gutxiago aurreko gobernu-taldeak (EAJk eta PSEk) diseinatutakoa bezalako komisaria bat, Viuda de Sanz sustatzaileari 350.000 euroko (BEZik gabe) lursail bat erosi ziona eta 1,4 milioi euroko inbertsioa aurreikusten zuen proiektu batekin.

Artikuluaren arabera, ERNE sindikatuak dio egungo polizia-etxearen birmoldaketa "lardaskeria, adabakia eta arazoak konponduko diren zalantzak dituela". Iritzi horri diogun errespetutik, gogoratu behar da Sopelako ordezkaritza sindikala ELA sindikatuarena dela.

EHBilduren proposamena

OSALANek identifikatutako arazoak konpontzeko, aurreko udal-gobernuek inoiz konpondu ez dituzten arazoak, EHBilduk 2022aren erdialdean plazaratu zuen bere proposamena. Proposamena kalitatezko arkitektura-estudio kontrastatu batek garatu zuen, udal-teknikariek bermatua eta udalearen dagokion informazio-batzordean defendatua. Bertan, egungo polizia-etxea birmoldatzeko proiektu bat aurkeztu zen, beharrezko eskakizun tekniko guztiak betetzen zituena eta Udaltzaingoko langileen lan-baldintza duinak bermatzen zituena.

Proiektu hori ordezkaritza sindikalari aurkeztu zitzaion, alegia ELA sindikatuari, ERNEk ez baitu ordezkaritzarik. Beraz, polizia-etxea eraberritzea beharrezkoa da eta egin egingo dugu, baina ez da Sopelak udalerri gisa duen lehentasunik handiena: etxebizitzaren arazoa, zentro publiko masifikatuak, trafikoa, eremu berde degradatuak, lorezaintza-zerbitzuak eta bide-garbiketa… badago non inbertitu ia milioi eta erdi euro.

ikusi EHBilduren proposamena.