AKTUALITATEA


| 2023-05-25 19:37:00

EH Bildurentzat Abaroko Plan Partzialaren onarpenak erabateko garrantzia du, Sopelarentzat erabateko garrantzia duen gai bat delako: 490 babes ofizialeko etxebizitza eta Iberre Institutuaren handipena. Hain zuzen ere, gure herriak dituen bi arazo nagusienak, ingurugiroarekin batera: etxebizitzaren arazoa eta hezkuntza zentro publikoen masifikazio-arazoak. Beraz, Abaro beti izan da lehentasun bat EH Bildurentzat eta beti agertu da gure herri programetan eta gure aldarrikapen politikoetan.

 

I. Lehenik eta behin, legegintzaldi honetan eman den prozedura kritikatzea eta batez ere, legegintzaldiko azken osoko bilkurara gaia ekartzea. Gai estrategikoa da, Zipiriñeko masifikazio arazoekin eta Loroñoren lursailarekin batera, Abaro legegintzaldiko gairik garrantzitsuena. Eta hala ere, azken osoko bilkurara ekartzen da, batzordeetatik pasa gabe (batzordeetan ezer aipatu gabe), premiazko puntu bezala... EZ DA SERIOA... Udala herriari ematen ari den itxura, erabat negatiboa da. Etengabeko atzerapenak egon dira eta Alkatetzatik, baieztapen okerrak egin dira etengabean epeen inguruan. 2022ko martxoan esan zen uztailean joango zela osoko bilkurara. Ondoren, irailean. Aparteko osoko bilkura bat egin behar zela ere esan zenuten. Eta orain, legegintzaldiko azken osoko bilkuran aurkezten da puntua, batzordeetatik pasa gabe. Erantzunari aurreratuko gara: Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-txostenaren zain omen geunden. Hau al da Eusko Jaurlaritzaren konpromisoaren adibide bat Sopelarekiko? Argi dago gaia ezin dela gehiago atzeratu, beraz baiezkoa eman diogu urgentziaz Abaroko planaren bozketa azken osoko bilkura honetara ekartzea.

 

II. ABARO oso garrantzitsua da baina oso berandu dator.

 

  1. Abaro zergatik da garrantzitsua: Iberre institutuaren handipena eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak (490 etxebizitza) ahalbideratzen dituelako.

  2. Zergatik dator berandu? 1999an arau subsiadiarioak indarrean jarri eta 2012an EH Bilduk desblokeatu zuen sektorearen garapena, ateak ireki zituen EH Bilduk sektorearen garapenari: hitzarmena Jaurlaritzako hirigintza sailarekin/etxebizitza sailburuordetzarekin eta hitzarmena jabeekin); joan den legegintzaldian EAJ-k blokeatu eta legegintzaldi honetan, prozesu luze baten ondoren, azkeneko osoko bilkurara dator gaia. Gure irizpidea argia izan da: Abaro bultzatu (602 VPOs en papel o 490 VPOs reales”). Guk pragmatismoa, seriotasuna eta erantzukizuna hobetsi ditugu. Hau da, Sopelaren interes orokorra defendatuko dugu. Oharra: 520 BOE aurreikusten ziren (%100a), orain 490 (%81,39), 30 BOE gutxiago (ikusi behar Sopelako beste zonalde batean eraiki beharko diren: PGOU edo HAPO berrian ikusiko da).

III. ABARO hobetu daiteke. EH Bilduk hainbat alegazio eta ekarpen egin ditu prozesu honetan. Gure proposamen guztiak ez dira kontutan hartu. Gure ekarpenak: 3 pasarela metro gainean, Iberre institutuko zonaldea semipeatonalizatu, trafiko irteera berriak Gobelondo eta Iberrota kaleetan, ikuspegi feminista txertatzea hirigintzaren alorrean, komertzio txikia babestu, bidegorria proposatu eta azkenik, Mataderoko erreka ondoko lursailen berreskurapena. Ez dira onartu honako ekarpenak: hiru pasareletatik bat bakarra onartu dute eta trafiko irteera biak kanpoan gelditu dira (Iberrota kaletik eta Gobelondo kaletik). Esan bezala, ABARO hobetu daiteke. Maiatzaren 28tik aurrera Udal Batza honen indar korrelazioa aldatzen bada, ABARO HOBETZEKO aukerak egon daitezke: bai urbanizazio-fasean, bai plan partzialaren edo bestelako hirigintza araudien aldaketa bultzatuz. Gure konpromisoa argia da Abaro etorkizunean hobetzeko.

 

IV. Orain egin beharrekoa BOEak eta Iberreko institutuaren handipena AKTIBATZEA da:

 

  1. Udalbatza honek etxebizitza-sailburuordeari eskari zuzena egin behar dio, ahalik eta azkarren har dezala konpromisoa Etxebizitza Sailburuordetzak BOE-ak eraikitzeko Abaron (konpromisoen hitzarmen bat edo borondatezko akordio).

  2. Iberre handitzeko sortzen den aukera erreala: plan partziala onartuta, jabeekin akordioa aspaldian sinaturik, arau subsidiarioen aldaketa martxan... hurrengo pausua lursail hori Eusko Jaurlaritzari lagatzea da. Udalaren bulego teknikoaren buruaren azken txosten teknikoak esaten duen bezala, “Eusko Jaurlaritzak esateko zer egingo duen partzela horrekin”, baina behintzat Udal honek partzela hori Jaurlaritzaren esku uzteko. Dena dela, ikusiko dugu zer gertatuko den partzela horrekin: gure apustua argia da, baina Abaro/Iberre aldeko partzela horren erabilera publikoa bermatu beharko genuke guztiok. Ez dadila izan espekulaziorako lursail bat.