EHBilduk, Elkarrekin Sopelak, PSE-EEk eta SAAk mozio bat aurkeztu dute Bilboko metroan komun publikoen instalazioari buruzko bideragarritasun-azterketa berri bat egin dadin eskatzeko.
25 urte baino gehiagoko zerbitzuaren ondoren, jendarteko gero eta eragile gehiagok eskatzen du Metro Bilbaoko geltokietan komunak jartzea, eta helburu horrekin mozioak aurkeztu dira hainbat udaletan. Hain zuzen ere, Sopelean, EH Bilduk, Elkarrekin Sopelak, PSE-EEk eta SAAk babestu zuten ekimena, eta, ondorioz, onartu egin zen.
Ez zen "komun publikoak berehala irekitzea" eskatzen, baizik eta bideragarritasun-azterketa bat, posible den ala ez ikusteko, non bai eta non ez. Horregatik ulertezina da Sopelako EAJren jarrera, azterketa hori egiteari EZ bozkatzea.
Ba al dago logikarik EAJren bozkan? Herri batzuetan EAJk EZ bozkatu du: Sopelan, Berangon, Getxon, Plentzian, Urdulizen…, beste batzuetan, aldiz, BAI bozkatu du: Gorlizen, Leioan… Logikarik ez, baina kasualitate handi bat: EHBilduk alkatetza duen udalerri guztietan EZEZKO botoa eman du... gaizki pentsatu behar dugu?