AKTUALITATEA


| 2026-04-21 20:28:00

Apirilaren 25ean, Donostian, nazio mailako mobilizaziora deitzen dugu euskal gizartea. Gernikatik, memoriaren eta jasandako basakeriaren herritik, bonbardaketaren 89. urteurrenaren bezperan, Palestinari begira salbuespeneko deialdia egiten dugu: genozidiorik ez, gerrarik ez.

Egungo egoera jasanezina da. Nahikoa da. Gaza eta Palestinako gainerako lurraldeetan bizi duten egoerak ez du atzera bueltarik: eraso ilegalak etengabeak dira, oinarrizko laguntza humanitarioa ukatua da, eta herri oso baten eskubideak sistematikoki urratzen dira. Azken hilabeteotan, gainera, bortizkeria areagotu eta gatazka veste lurraldeetara hedatu da. Ezin dugu hori guztia onartu.

Bi urte baino gehiago daramatzagu Euskal Herritik Palestinarekiko elkartasuna adierazten, euskal gizartea aktibatzen eta artikulatzen. Badakigu zer den suntsipena; Gernikak bizi izan zuen, eta horregatik ezin dugu isilik geratu. Egun munduan gertatzen ari denaren muinean Palestinak jasaten duen sufrimendua dago, eta ezin dugu beste alde batera begiratu. Ardura bat dugu, hemen eta orain.

Munduaren egoera bera ere jasanezina da: genozidioak, gerrak, biolentzia, blokeoak, goseteak, desplazamenduak eta etengabeko mehatxuak. Nazioarteko legedia sistematikoki urratzen da, eta indarraren logika nagusitu da. Ezin dugu egoera hau normaltzat hartu. Euskal Herriak ezin du besoak gurutzaturik geratu.

Dena den, ikuspegi falta handia edo inozokeria galanta litzateke pentsatzea honek soilik Palestinarekin eta Gazarekin zerikusia duenik. Ez da horrela. Munduko ordena berria da arazoa. Eta horregatik, oraindik zuzenbide-estatuan eta kontuak ematean sinesten duten estatuek, CPIren eta CIJen giza balio partekatuetan sinesten dutenek, printzipio horiek guztiak altxatu eta defendatu behar dituzte.

Israel eta AEB gelditzen ez baditugu, inpunitate osoz jardungo dute, beren interes geoestrategikoak eta ekonomikoak inposatzeko. Egun ikusten ari garenak hori berresten baino ez du egiten. Logika inperialista eta espantsionista batek lotzen ditu, eta munduaren egoera honen erantzule nagusienak dira. Ezin dute inpunitaterik izan. Herriak dagoeneko epaitu ditu, baina nazioarteko justiziak ere bere bidea egin behar du. Harreman ekonomiko, komertzial eta politikoek ezin dute normaltasunez jarraitu, ezta kultura edo kirol arlokoak ere.

Baina ez pentsa genozidioaren eta gerraren ondorioak urruneko lurraldeetara mugatzen direnik. Gure gizartean eta lurraldean ere badute eragina, gure balioetan, gure ekonomian eta gure etorkizunean. Herritarrok gara ondorioak pairatzen ditugunak; herritarrok jartzen ditugu hildakoak. Horregatik, argi diogu: ez dugu genozidiorik onartzen, ezta gerrarik ere. Ez dago justifikaziorik. Elkarrizketa, negoziazioa eta konponbide politikoak dira bide bakarra.

Horregatik guztiagatik, euskal jendarteari dei egiten diogu: mobilizatzera, aktibatzera, ahotsa altxatzera. Ez gure izenean. Ez dugu  onartzen gure izenean genozidiorik eta gerrarik egitea. Gernikaren herria bakearen eta elkartasunaren sinboloa da, eta bakea eta justicia aldarrikatzen jarraituko dugu.

Apirilaren 25ean elkartu gaitezen Donostian.

“Gernika, Gaza gehiagorik ez!”

Autobusa Sopelatik: 679296672 wasapez, eta 14:45ean Eliza ondoko geralekuan