Plentziako EH Bilduk salatu egin du Plentziako Turismo Iraunkorraren 2021-2024 Plan Estrategikoa Sopelako Turismo Plan Estrategikotik kopiatua izan dela %82,90an, hau da, plagiatua izan dela hitzez hitz. Bi agiriak plagioak konprobatzeko aplikazio informatiko bat erabili dute horretarako: susmoa sortu zitzaien gure Plentziako kideei, Plentziako Planean “Sopelako Udala” agertzen zelako, “Plentziako Udala” jarri beharrean. Plan hori enpresa berdinak egin zuen Sopelako Udalarentzat 2019an, 17.545,00€-ren truke!
Horregatik, atzoko osoko bilkuran alkateari, turismo zinegotziari eta teknikariei eskatu genien azter dezatela gai hau eta eska diezaiotela kontratatutako enpresari erantzunkizuna (kalteordaina) hala badagokio: Sopelako herritarron diru publikoarekin ezin da zerbizu bat kontratatu, ondoren enpresa horrek zerbitzu bera (egindako lan bera) eskualdeko beste Udalerri bati saltzeko. Plentziako Udalari 5.000 euro kostatu zaio bere plana kontratatzea. Enpresa hori Itxaslehor da. Auzolotsa.