AKTUALITATEA


| 2021-05-28 23:59:00

Sopelako Udalak gogorarazi nahi dizu terrazak mahai eta aulki kopurura eta udal-lizentzian ezarritako kokapenera mugatu behar direla, auzotarren arteko bizikidetzari, aisialdiari eta espazio publikoen erabilerari eusteko”. Hauxe da maiatzean zehar Sopelako Udalak zenbait ostalariei bidali dien gutuna. Covid19-ak Espainiar Estatuan bultzatutako alarma egoera bukatuta, Sopelako EAJ eta PSEren Udal Gobernuak pandemia aurreko egoerara eraman nahi ditu gure ostalariak, pandemiak sortutako osasun- eta ekonomia-arazoak kontutan izan gabe.

 

Sopelako EH Bildu ados dago auzokideen eskubideak eta ongizatea bermatu behar dela, oreka bat gorde behar dugula bizilagunen eta ostalarien artean. Hau da, auzokideen espazioa bermatu behar dugu. Hala ere, ez dugu uste ostalariak aurreko egoerara, ustezko normaltasunera itzuli behar ditugunik: osasun egoera (non egokiagoa den taberna barruetan ez kontsumitzea) eta ostalarien egoera ekonomikoa kontutan hartuta, uste dugu ezin zaiela tabernariei inposatu beraien terrazak lizentzian agertzen diren baldintzetara mugatzea. Auzokideen irisgarritasuna beti ere bermatuz, malgutasunez kudeatu behar dira Sopelako terrazak. Horrez gain, 2021ko terrazen gaineko tasak berraztertu eta egokitu behar direla uste dugu. Dena dela, terrazen inguruan proposatzen diren neurri eta proposamen guztiak ostalariekin kontrastatu behar direlakoan gaude.

 

Liskarrak sortzen ari dira auzokide eta ostalarien artean. Bizilagunen eta ostalarien arteko bizikidetza bultzatu behar dugu. Uste dugu eskuzabalak izan behar garela ostalaritzarekin, kontuan izanda, sektore honek bizi duen egoera zaila, pandemiak sektore kaltetuenetako bat baita, uste dugu ezinbestekoa dela beraien egoera erregularizatzea: egungo egoera kontuan hartuta beraien jarduna arautzea eta egoera berrira egokitzen joatea eskatzen dugu. Proposatu nahi dugu, adibidez, taberna barruko edukiera erdira murriztu behar bada, barruan jarri ezin dituzten mahai kopuru hori kanpoan jarri ahal dituzten kopuruari gehitzea lizentzian” (Arantza Bilbaoren interbentzioa maiatzaren 28ko osoko bilkuran).

 

Sopelako Udalaren Alkatea den Josu Landaluzek osoko bilkuran bertan esan zuen gure eskariarekin ados zegoela eta saiatuko direla egungo ordenantza aldatzen proposamen hori aurrera eramateko. Osoko bilkuraren hurrengo egunean, maiatzaren 28ko Gobernu-Batzordean, EAJk eta PSEko gobernu taldeak Batzokiaren terraza handitzeko baimena eman zuela.

 

EH Bilduren partez, ekaineko informazio-batzordeetan gaia berriz lantzea eskatuko dugu.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: gogoan izan behar ditugu baita ere EH Bilduk joan de urtean proposatutako neurriak terrazen inguruan.

 

ARGAZKIA: "SOS ostalaritza eta dendak" aldarrikatu dute Sopelan (HIRUKA, 2020-11-11).