AKTUALITATEA


| 2023-03-02 09:16:00

2020an Sopelako EH Bilduk proposamen zehatza egin zuen gure herriko memoria historikoa berreskuratzen hasteko: diru-partida zuzena udal aurrekontuetan eta proiektu zehatz bat abian jartzea, Koldo Somocueto eta Eusko Ikaskuntzarekin. Proposamen hori errealitate bihurtu da: Sopelako Udalak martxoaren 10ean, goizeko 10etan aurkeztuko du “Sopela, 60 urteko historia: Errestauraziotik Frankismora”. Legegintzaldi hasieran helburu bat jarri genion geure buruari: proposamenak egitea eta agenda politikoa markatzea. Memoria historikoari dagokionez, bide onetik goazela esan genezake. ABANTE!

 

2020ko udal aurrekontuen proiektuari EH Bilduk hainbat zuzenketa partzial jarri zizkion eta horietako bat MEMORIA HISTORIKOA zen. 2019ko aurrekontuen 5.000€ko partida berreskuratzea eskatzen genuen, izan ere, gaur egungo Udal Gobernuak partida hori kentzea erabaki zuen, memoria historikoaren gaia turismoarekin lotuta lantzeko.

 

Memoria historikoa turismoarekin lotzea bere esanahaiaren perbertsioa da. EAJ/PSEren gobernu-taldearen hasierako proposamena zen memoria historikoari buruzko guztia Burdin Hesiarekin lotuta egotea, turismo sailaren barruan. Esan bezala, EH Bilduk proposatuta, 5.000 euroko partida bat sortu da, frankismoaren garaiko Sopelari buruzko ikerketa bat egiteko. Horrela, memoria historikoa eta turismoa bereiztea proposatzen genuen: izan ere, gure ustez, memoria historikoa “turismoa erakartzeko tresna” gisa ulertzea haren esanahiaren perbertsioa da.

 

EH Bilduren proposamen zehatza: Urdulizen Koldo Somocueto eta Eusko Ikaskuntza egiten ari ziren ikerkuntza Sopelan egitea, II. Errepublika eta Gerra Zibilari buruz. Proposamen honekin gure asmoa Sopelako memoria historikoa berreskuratzea zen, baina ez modu neutralean, baizik eta ikuspegi politiko sendo batetik: gure herrian faxisten altxamenduak izan zuen eragina aztertzea. Ikerketa honek helburu pedagogiko garrantzitsua du, beraz, herri gisa nondik gatozen eta nora goazen irudikatzeko. Ildo honekin jarraitu nahirik, EH Bilduk beste ikerkuntza-proiektu bat proposatu zuen, oraingoan gure eskualderako, UPV/EHUren laguntzarekin: Gerra Zibilaren eta Errepresio Frankistaren eragina Uribe Kostan.

 

Sopela Gurearen martxoko aldizkarian Sopelako Udalak memoria historikoari buruzko proiektua martxan jarri duela kaleratu du, EH Bilduk 2020ko urrian egindako proposamenari helduz. Legegintzaldi hasieran helburu bat jarri genion geure buruari: proposamenak egitea eta agenda politikoa markatzea. Memoria historikoari dagokionez, bide onetik goazela esan genezake. ABANTE!