AKTUALITATEA


| 2021-10-19 10:27:00

Sopelako EH Bilduk herri batzarra deitu du, larunbat honetan, hilaren 23an, Kurtzion, 11.15etan. Hitzorduaren helburua urteko balorazioa egiteaz gain ikasturte berrirako erronkak zehaztea da, bai herri mailan, bai EH Bilduren antolakuntzari dagokionez ere. Zelan dago Sopela? Zer egin dezakegu? Zer egingo dugu?

Asanbladan Bizkaiko EH Bilduren koordinatzailea den Asier Vega ere bertaratuko da, Plan Politiko Nazionala azaltzeko.

Saioa presentziala izango da, gehienez bi ordutakoa. Presentzialitatea hobetsi du EH Bilduk eta beraz, hitzordu garrantzitsua dugu larunbatekoa: pandemiaz geroztik EH Bilduren jendartea zuzenean elkartzeko parada izango baitugu. Ezinbestekoa herriko eta Udaleko egoeraz jabetzeko, eta iritziak elkar trukatzeko. Beraz, animatu eta etor zaitez Kurtziora larunbatean!