AKTUALITATEA


| 2020-01-08 12:05:00

 

Tailerrak: feminismoa, Larrabasterra, toki garapena, kultura...

Bost tailer jarri ditugu martxan (kultura, euskara eta hezkuntza; tokiko garapena; politika feminista; gazteentzako alternatibak eta Larrabasterrarentzako beste tailer espezifiko bat), gure programaren lehentasunezko proiektuetan sakontzeko, horiek gauzatzeko formulak aztertzeko eta udalerriaren gelditasun-egoera gainditzea lortzeko.

Lehenengo bilerak egin dituzte eta hurrengo egunetan berriro bilduko dira asanbladarako gaiak prestatzeko. Hemen dituzue hitzorduak. Parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauetakoren bat erabiliz: bildusopela@gmail.com, Twitter(@EHBilduSopela), Facebook(@SopelaEHbildu), Instagram(ehbildusopela) edo 944 06 55 15 telefonora deituz.

 

Tailerra: LARRABASTERRA

Eguna / Día: 2020/01/15

Ordua / Hora: 19:00

Lekua / Lugar: Berbaola taberna (urgitxieta)

 

Tailerra: TOKIKO GARAPENA /DESARROLLO LOCAL

Eguna / Día: 2019/12/16

Ordua / Hora: 19:00

Lekua / Lugar: Udaletxean (EH Bilduko bulegoa)

 

Tailerra: POLITIKA FEMINISTA 

Eguna / Día: 2019/01/08

Ordua / Hora: 19:00

Lekua / Lugar: Udaletxean (EH Bilduko bulegoa)

 

Tailerra: EUSKARA, KULTURA ETA HEZKUNTZA

Eguna / Día: 2019/01/10

Ordua / Hora: 19:00

Lekua / Lugar: Udaletxean (EH Bilduko bulegoa)

 

Herriko batzarra

Azkenik, EH Bildu Sopelako Herriko Batzarra urtarrilaren 25ean, zapatuan, 11:00etatik 13:00etara Kurtzio Kultur Etxean egingo dela jakinarazi nahi dizuegu (eta gero, poteo eta bazkaria). Apuntatu agendan! Bertan, EH Bildu Sopelako Herriko Mahai berria ezagutzera emateaz gain, legegintzaldi berrirako gure lanaren ildo nagusiak erabakiko ditugu, eztabaida-tailerretan jasotako ekarpenetatik abiatuta. Aurki, beste berri bat bidaliko dizuegu Batzarraren metodologia eta 25a baino lehen Herriko Mahaia hautatzeko egingo den prozesuaren zehaztapenak jakinarazteko.

Anima zaitez!