AKTUALITATEA


| 2023-07-13 18:08:00

Sopelako alkateak (EHBildu) % 12 murriztu du bere soldata, EAJko aurreko alkatearen soldatarekin alderatuz. Murrizketa honekin, egungo soldata 51.500 eurokoa da, eta aurretiaz EAJko alkateak 58.950 euro zituen. Neurri honen alde EHBilduk, Elkarrekin Sopelak eta Sopelako Auzo Alternatibak (SAAk) bozkatu zuten; aurka, EAJk eta PSEk.

 

Soldata ez-duina, iraingarria, populismoa...

Tristea, etsigarria eta edozein ikuspegi sozialetik urrun daude EAJren eta PSEren argudioak: "soldata honek gure lan politikoa iraintzen du herritarren aurrean" edo "ez da soldata duina" edo "neurri populista da"


Alderdi horiek onartzen al dute langile gehien-gehienek duintasunik gabeko soldata dutela Estatuko batez besteko soldata 28.360 baita?.

 

Onartzen al dute erretiro asko ez-duinak direla eta hilean gutxienez 1080 euro eskatzea justiziazkoa dela?


Onartzen al dute estatuko batez besteko alarguntza-pentsioa, hilean 850 eurokoa, iraingarria dela?

 

Nola izan ditzakete gobernu-erantzukizunak Estatuan eta EAEn, eta esan politika duindu behar dela eta onartzea soldaten, erretiroen, alarguntasunaren duintasun eza… eta zerrenda luza genezake etengabe: lanbide arteko gutxieneko soldata, diru sarrerak bermatzeko errenta, soldata-arrakala...

 

Politika ez da duintzen politikoen soldaten bidez, herritarron bizi baldintzak hobetuz baizik.