Albisteak

SEXU ERASOA LARRABASTERRAN


Sopelako EH BILDUk urtarrilaren 1ean Larrabasterran gertatutako sexu erasoa gogor salatu du, biktimari bere elkartasun eta babes osoa helarazi dizkio eta deitzen diren mobilizazioetan zein ekimenetan parte hartuko duela jakinarazi du.

| 2022-01-11 09:35:00

EH Bilduk gogor salatu du Larrabasterran urtarrilaren 1ean gertatutako sexu erasoa eta erasoa pairatu duen emakumeari bere babes eta elkartasun guztia helarazi dizkio. Era berean, eraso sexista larri hau salatzeko deitzen diren mobilizazioetan zein ekimenetan parte hartuko duela jakinarazi du Sopelako EH Bilduk.

Arazoaren larritasunaren aurrean, instituzioek premiazko erantzun integrala eman behar dute eta prebentzioan, heziketan eta berdintasun politika aktiboetan jadanik egiten denaz gain, kasu honek dituen berezitasunak aintzat hartu behar dira, neurri zehatzak aplikatuz.

Horrela, EH Bilduko zinegotziok Sopelako Udalari eta Uribe Kostako Manomunitateari eskatzen diete eraso sexista honen jarraipen berezia egiteko: Ezinbestekoa da neurri zehatzak martxan jartzea edozein motatako eraso sexistak saihesteko.