OINEZKOENTZAKO GUNEA: "argi daukagu proiektua hobetu daitekeela"


| 2022-07-01 09:53:00

 

Ekainaren 30eko Osoko Bilkurak oinezkoentzako gunea ONARTU du

EH Bilduk bere KONPROMISOA adierazi zuen proiektu honekiko, izan ere azken legegintzaldietan erdigunean oinezkoei lehentasuna ematea LEHENTASUNA izan baita udal talde ezkertiar subiranistarentzat. Horregatik, 11 HOBEKUNTZA-PROPOSAMEN egin dizkio EH Bilduk proiektuari. Hala ere, EAJ-ak ez ditu ekarpen horien gehiengoa onartu. Garrantzitsuenak baztertu egin ditu. Edonola ere, EH Bilduk ez zion proiektuari ezetza eman, ABSTENTZIOA izan zen bere bozka: "Proiektua BEHARREZKOA da, auzokideen bizitza-kalitatea hobetzeko eta herriko komertzioak bultzatzeko, baina ez da guk nahiko genukeena, HOBETU daiteke".

 

Trafiko arazoak

EH Bilduk egindako proposamenen artean, garrantzitsuena, trafikoa-arazoari dagokio. EH Bilduren ikuspegia da trafikoa oinezkoentzako gunean gutxitu behar dela. Hori bermatzeko, norabidearen aldaketa  bat proposatzen du EH Bilduk: Zipiriñetik udaletxerako norabidea. EAJ-a kontrako norabidearen alde dago. Arazoa da eliza aldean aldizkako aparkaleku bat aurreikusten dela eta beraz, proiektuak jasotzen duen norabidea kontutan hartuta (udaletik Zipiriñera), aparkaleku horietara heltzeko oinezkoentzako gune osoa zeharkatu behar duela kotxe batek. Bestetik, kotxe elektrikoak kargatzeko gune bat aurreikusten da elizaren ondoan, aldizkako aparkalekuan. EH Bilduk herriko beste leku batean kokatzeko proposatzen du, trafikoa erdigunera ez erakartzeko. Hau ere EAJ-ak ez du onartu.

 

Aparkalekuak

Hainbat aparkaleku kentzen dira zonalde osoan. EH Bilduren proposamena izan da hori egitea progresiboki eta beraz, Landa Doktorean aparkaleku batzuk uztea, alternatibarik jarri gabe.

 

Oinezkoen segurtasuna bermatu

Beste zenbait proposamen aurkeztu ditu EH Bilduk, batez ere, oinezkoei segurtasun neurriak bermatzeko (zebra bideak, kotxeen abiadura mugatzeko neurriak...) eta zonalde osoa erakargarriagoa bihurtzeko (zuhaitzak, zonalde berdeak...). Horiek BAI onartuak izan dira, azken proiektua HOBETUZ.

 

Jauregizar Plaza

Atzoko osoko bilkuran EH Bilduk azpimarratu zuen "semipeatonalizazioa" Jauregizar Plazaren eraberritze integralarekin batera egin behar dela (hau izan da udal taldearen eskakizuna 2020 eta 2021eko aurrekontu-akordioan), zonalde osoa gune erosoagoa, berriagoa eta erakargarriagoa izateko, bai oinezkoentzat eta bai komertzioentzat ere. Guk ere proposamen zehatz bat daukagu Jauregizar Plazarako, 2016tik (ver la imagen de éste artículo).

 

"Ez dugu oztopatuko erdigunearen peatonalizazioa"

Udal talde ezkerzaleak adierazi zuenez, bere asmoa ez da izan inoiz ekimen hau blokeatzea, "presa duelako gaur egungo esperimentua hobetzea". Horrez gain, zera gaineratu zuen: "Proiektu hau ez da berria, 2011-2015 legegintzaldian EH Bilduren udal gobernuak semipeatonalizazioa erdigunean bultzatu zuen, lizitatu eta proiektua bera esleitu egin zen baina EAJren gobernuak (Gontzal Hermosilla buru zelarik) 2015ean blokeatu zuen, enpresari kalteordaina ordainduz. Legegintzaldi honetan ez gara aritu proiektu hau blokeatu nahian. Esan bezala, gure konpromisoen artean dago (hauteskundeen herri-programan argi eta garbi finkatu genuen).

 

"Uste dugu proiektua beste era batean antola zitekeela"

Hala ere, oso kritikoak agertu gara EAJ-ak legegintzaldi honetan egindako kudeaketarekin: "aurrekontu partidak finkatu zituen EAJk peatonalizazioa bultzatzeko, atzean proiektu zehatzik bat egon gabe, Podemosetik kanporatutako zinegotzi transfugaren laguntzarekin". EH Bilduk horrela eskatuta, proiektua korporazioko gainontzeko udal taldeei azaldu zitzaien eta orduan egin ditu ezkerreko udal talde soberanistak bere proposamenak. "Uste dugu proiektua beste era batean antola zitekeela, espero dezagun etorkizunean, beste testuinguru politiko batean proiektua hobetzeko aukera izatea".