AKTUALITATEA


| 2023-01-10 11:58:00

EH Bilduren zinegotzi berriak aukeratzeko prozesua abian jarri dugu, urtarrilaren 10etik 20ra bitartean. Nortzuk izango dira gure ordezkari berriak? Nortzuk izango dira gure zinegotzi berriak? Urtarrilaren 20ra arte, ostirala, baduzu aukera zure proposamenak bidaltzeko bildusopela@gmail.com helbidera edo 679 29 66 72 telefonora WhatsApp mezua bidaliz.

 

Abenduaren 14an Guruzne Carrasson Torrontegi aurkeztu genuen gure alkatetzarako hautagai bezala, EH Bilduren egungo bozeramailea. Berarekin batera, Unai del Burgo García proposatu du EH Bilduren Mahai Politikoak EH Bilduren arduradun politiko bezala, zerrendan bigarren postuan. Orain zerrendako gainontzeko hautagaiak aukeratu behar ditugu eta zure ekarpenak oso garrantzitsu dira. Nortzuk izango dira gure ordezkari berriak? Nortzuk izango dira gure zinegotzi berriak? Nor bururatzen zaizu?

 

Norbait bururatzen bazaizu pertsona egoki bezala, gaurtik urtarrilaren 20ra arte, ostirala, baduzu aukera zure proposamenak bidaltzeko bildusopela@gmail.com helbidera edo 679 29 66 72 telefonora mezua bidaliz.