AKTUALITATEA


| 2022-02-03 19:34:00

SOPELAK SOLUZIO INTEGRALAK BEHAR DITU

Planaren ideia positiboen artean daude herriaren erdialdearen zati bat oinezkoentzat atontzea, bertatik bidegorria egitea edo trafikoa baretzea Loiola Ander Deuna kalean eta Sabino Aranan. Arazoa da arazoaren funtsari heldu gabe jarraitzen dela, Sopelan eta Mankomunitatean egindako azterlan teknikoek, esaterako, behar bezala planteatu baitute: «Erronka da beren bideetan motordun mugikortasuna murriztea, bai eta beren kaleetan eta espazio publikoan autoak murriztea ere; izan ere, ibilgailuei zirkulazioa errazteak eta helmugan aparkatzeko erraztasunak emateak eragindako eskaera bat eragiten du, ibilgailu pribatuaren erabilera areagotuko duena, eskaeraren kudeaketari dagokionez lortu nahi denaren kontrakoa eta mugikortasun iraunkorraren aurkakoa» edo “edukiera handiko bide-azpiegitura berriak egitea saihestu behar da, eta egungo bideak lasaitzeko eta/edo berrantolatzeko neurriak bultzatu, zirkulazioa modu orekatuagoan birbanatzeko”.

 

Eta gainerako ideiak trafikoa arintzeko eta handitzeko bidean doaz. Ez da neurririk agertzen ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko, ezta garraio publikoa hobetzeko eta sustatzeko ere, eta eskualdeko trafikoa (Urdulizeko ospitalera eta inguruko herrietara doazen autoak) Sopelako erdigunetik urruntzeko neurriak Urkoren saihesbidera mugatzen dira (saihesbide horrek ingurumenean eragin handiena du – akuiferoak, lur-erauzketak, nekazaritza eta basogintzako lurrak – eta kostu ekonomikoa)

 

SAIHESBIDEAK “SINE DIE” ETA ZALANTZAGARRIA

Trafikoa jende gehien bizi den eremuetatik (Sabino Araba, Loiola Ander Deuna, Urgitxieta edo Olabide) ateratzeko beharra elementu komuna da orain arte egindako azterlan guztietan. Hori da elementu nuklearra, disuasio- eta lasaitasun-neurriekin edo garraio kolektiboa sustatzeko neurriekin batera, auto pribatua gutxiago erabiltzea ekarriko lukeena.

 

Zoritxarrez, Sopelako trafikoari buruzko alternatiben azterketa egin eta 7 urtera, egungo gobernu-taldearen proposamena Urkoren saihesbide aldatuan oinarritzen da, eta Aldundiak 2029-2035 seiurtekorako programatu du!!!

 

Aurkeztutako proposamenen artean ez dira ageri ez Iparraldeko saihesbidea (Ingestabasotik) ez Erripakoa. Hain zuzen ere, azterlanaren talde teknikoak egokientzat jo zituen saihesbideak, honako arrazoi hauengatik:

 

- Erdiguneko auzo guztiak, Larrabasterra eta Olabide barne, pasoko trafikotik eta ospitaleko trafikotik askatzen dira. Bai Getxotik, bai Plentziatik.

 

- Eremu horretan biztanleria-dentsitatea txikiagoa delako.

 

- Onura sozial handiena eta ingurumen- eta ekonomia-inpaktu txikiena duena delako.

 

- Egungo bidea aprobetxatuko litzatekeelako, ez litzatekeelako lur gehiago artifizializatuko, eta galtzada hobetzeko eta sendotzeko neurriak hartu behar diren arren, neurri horiek ez lukete ekarriko aldaketa berririk egitea, ez eta lur-mugimenduak edo zabortegi berriak sortzea ere.

 

- Exekuzio-denbora gutxien beharko lukeen irtenbidea ere badelako. Dagoeneko ia dena eginda dagoenez, ez litzateke 2029ra arte itxaron behar!

 

- Era berean, jarduketa hondartza-eremurako garraiobideak berrantolatzeko aprobetxatu liteke, garraio publiko kolektiboa lehenetsiz, aparkalekuak aldatuz, birkokatuz edota murriztuz, ordenantza arautzaileak eginez, garraio publikoa bultzatzeko eta pribatua uxatzeko espirituarekin, Arrietara auzoa hirigintza eta ingurumen aldetik ere hobetze aldera.

 

- Erriparen kasuan, are deigarriagoa da ez agertzea; izan ere, udalaren esku dago soil-soilik, konplikazio tekniko gutxien duena da, eta erdigunetik deskargatuko luke Urdulizerako trafikoa epe laburrago batean.

 

NEURRI KONTRAESANKORRAK

Gure ustez, kontraesankorra da auto pribatua gutxiago eta trafiko gutxiago bilatzea eta txandakako aparkalekuak erdigunean proposatzea, pasoko trafikoa erdigunean bertan areagotzen duten elementuak baitira. Planteatutakoak, gainera, bereziki sentikorrak diren lekuetan kokatzen dira: Bidebietan, zebra-bide erabilienetik hurbil, eta elizan, jende asko biltzen duen oinezkoentzako beste ibilbide batean (Zipiriñeko sarrera/irteerak). Ez gaude neurri hauen kontra, baina erdigunetik kanpo kokatu behar dira.

 

Sipiriko erreiak gutxitzea, neurri egokia izanik, kontraesankorra da Erripako saihesbidea egin gabe, Sabino Aranak fluxu handiagoa izango baitu, Urdulizera doazen autoak kentzen ez badira, berdintzeko.

 

Azkenik, Urgitxieta kalean beste auto-errail bat jartzea (bi errail norabide berean, Sopelara eta Urdulizeko ospitalera bidean, Larrabasterra zeharkatuz), trafiko-fluxua handiagotu du, auzokideen bizitza-kalitatea kaltetuz (zarata, segurtasun falta). 

 

EZ ALKATEA EZ GOBERNU-TALDEKO INOR EZ ZIREN AGERTU

Azkenik, alkatearen eta EAJ-PSEren gobernu-taldearen jarrera deitoratu eta kritikatu behar dugu. Lotsagarria da egingo diren proiektuen azalpenaren erantzukizuna partaidetza-prozesuaz arduratzen den enpresari edo udaleko arkitektoari uztea.

 

Alkateak eta bere taldeak hartu dituzte erabakiak, eta jendearen aurrean agertu behar zuten azalpenak emateko.