AKTUALITATEA


| 2024-05-14 13:58:00

Plentziaraino metroaren maiztasuna handitzea

EHbilduk, Sopelan eta Uribe Kostan, mozioak aurkeztu ditu udaletan eta Metro Bilbaori eskaera formala egin dio metroaren maiztasuna 13 minutura handitzeko Plentziarainoko joan etorrietan, egungo 20koa izan beharrean eta 6koa Larrabasterraraino egungoaren 10koaren aldea. Eskaera hori azterlan tekniko batean oinarritzen da, eta bertan ondorioztatzen da, gaur egun, Ibarbengoako geltokira iristen diren hiru metro-unitatetik batek bakarrik amaitzen duela bere ibilbidea Plentzian. 13 minutuko maiztasun hori lortu ahal izateko, metroaren egungo zerbitzuari unitate bakar bat gehitu beharko litzaioke, besterik ez.

Proposamen hau Metro Bilbaori, Sopela, Urduliz eta Plentziako alkateek ofizialki aurkeztu zioten

Metro Bilbaoren erantzun onartezina

Metro Bilbaoren erantzuna onartezina da, maiztasun-handitze hori "eskatutako inbertsiorik gabe bideraezina" dela adierazi baitu. Horixe da gaiaren "gakoa", borondate kontua baino ez da eta inbertsio horri lehentasuna ematea. Izan ere, EHBilduk zuzenketa bat aurkeztu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiak hiru milioi euroko transferentzia egin ziezaion 2024ko aurrekontuetatik Garraio Partzuergoari, eta proposamen hori atzera bota zen.

Haien kezka ez da bizilagunen ongizatea: interesa izan dutenean, inbertsio handia egin da oso gutxi erabiltzen den eta inork eskatu ez zuen "Ibarbengoa" bezalako mamu-geltoki bat eraikitzeko eta orain 450 milioi euro baino gehiago erabiliko direla esaten digute Artaza eta Ballonti artean azpiegitura erraldoia egiteko ibai azpiko tunelean.

Hazkunde demografikoa, ospitalea, bisitariak...

Uribe Kostak metro maiztasuna handitu behar du; izan ere, Metro Bilbaoren ibilbide osoko maiztasunik baxuena duen eskualde da, nahiz eta azken urteetan hazkunde demografikoa handia izan, eskualdeko ospitale berri bat eraiki eta gure herrietara bisitari asko etorri, batez ere udan garaian. Hori guztia larrialdi klimatikoaren testuinguru batean.

Ez dugu onartzen Metro Bilbaoren erantzuna, eta Sopelak eta Uribe Kostak duten egungo beharretara egokitutako metro-zerbitzua izan dezaten eskatzen jarraituko dugu. Izan ere, bigarren bilera bat eskatu da Metro Bilbaorekin proposamenean sakontzeko.