AKTUALITATEA


| 2022-05-05 09:32:00

Jose Mari Unanue sopeloztarra eta Larrabasterrako auzokidea zendu zen atzo. Jose Mari oso pertsona ezaguna zen herrian, bai hainbat kultur ekimenetan zuen inplikazioagatik, bai bere atxikimendu sozial eta politikoarengatik ere. Abertzalea, pertsona apala, hurbila, alaia eta uste sendokoa. EH Bildun ekarpen garrantzitsuak egin zituen bere "Larrabasterra maitea" buruan zein bihotzean zuela eta ekarpen horietatik ere loratu genuen Urko eta Iberrota artean amestu genituen ideiak.

Gu guztiongan laga duzun hutsunea handia da baina Sopelagatik egin duzun lana gugan geldituko da betiko. Lurrak goxo har zaitzala. Agur eta ohore, Jose Mari, egun handira arte!