AKTUALITATEA


| 2021-05-04 12:16:00

1. Bi handitze izan dira Zipiriñen azken 20 urteetan, eta orain barrakoiak berriro.


2. Zipiriñen lekurik ez egoteak eragina du eskaintzen dituen zerbitzuetan, eta eragina du matrikulazioan.


3. Zipiriñeko Hezkuntza Komunitateak Loroñon Haur Hezkuntzarako eraikin berri bat eraikitzea erabaki du. Udaleko talde guztiek babesten dute irtenbide hori. Eusko Jaurlaritzak, ordea, ez.


4. Udalak, adierazpen instituzional batekin, Loroñoko lurrak birkalifikatzeko konpromisoa hartu du, Haur Hezkuntzako eraikina egiteko.


5. Beharrezkoa da Sopela osoa mobilizatzea Eusko Jaurlaritzak Loroñon haur-hezkuntzako eraikin berria egin dezan, Zipiriñeren arazoei behin betiko irtenbidea emanez.


6. EH Bilduk Sopelako ordezkaritza duen erakunde guztietan eskola-komunitateak hartutako erabakia defendatzeko konpromisoa hartu du.


Horrela, apirilaren 29ko osoko bilkuran, honakoa eskatu dugu: alde batetik, Zipiriñe HLHIko espazio arazoak konpontzeari buruz martxoko osoko bilkuran onartu zen adierazpen instituzionala Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailari eta Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordeko kide guztiei helaraztea; eta bestetik, udaleko komunikazio sare guztietan zabaltzea adirerazpen hori. Gure ustez, garrantzitsua da urrats horiek egitea, Sopelako hezkuntza-mahaiak Loroñoko irtenbidea gauzatzeko sustatuko dituen ekimenak indartzeko, Loroño baita Zipiriñeko arazoari behin betiko irtenbidea.