AKTUALITATEA


| 2022-07-18 16:27:00

KIROLA HEZKUNTZARAKO TRESNA

Sopelako Udalak kirol eta gazteen alorrean politika zehatzak garatu behar ditu eta politika horiek koherenteak izan behar dute euren artean. EH Bilduren ustez, haur eta gazteen alorrean kirolak funtzio integratzailea bete eta aniztasuna kudeatu behar du, hau da, kirolaren funtzio pedagogikoak gailendu behar du lehiaren aurrean. Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan dauden haur eta gazteen kasuan kirola ez litzateke lehiaketa hutsarako esparru bat izan behar, gure haur eta gazteen garapen fisiko, sozial eta psikologirorako tresna bat izan beharko luke kirolak, hau da, hezkuntzarako tresna eta kirolari gazteen bizitza sozialaz modu osasuntsuan Sopelan gozatzeko bide bat.

 

EH BILDU: EZTABAIDARAKO PROPOSAMEN BAT

Sopelako Udalaren eta Ugeraga kirol elkartearen arteko hitzarmenean honako klausulak sartzea proposatzen dugu (baita herriko gainontzeko kirol taldeekin ere), Sopelako Udalaren kirol eta gazteen alorreko politikak isladatzeko:

 

  1. Hamasei urtetik beherako gazteak beraien kirol-errendimenduagatik kirol taldetik kaleratzeko debekua. Salbuespena, jarrera okerrengatik Ugeragako zigor-protokoloa aplikatu zaien jokalariak edota konpromiso falta izan dutenak (entrenamendu zein partiduetara sarritan joaten ez direnak).
  2. Ugeragak beste klub bat sortzeko aukera aztertzea, jokalari gehiegi egonez gero, 3. talde bat sortzeko aukera izateko.
  3. Jardueren edukia eta helburua parekidetasun-ikuspegiarekin garatu beharko dira: Jarduera fisikoaren eta kirolaren eremuan dagoen genero-aldea murriztera bideratutako ekintzak garatzea, kirol-modalitate edo -diziplina horretan kirol-jarduera bermatuko duten emakumeen taldeak sortuz kirol-ibilbide osoan, emakumeek zuzendaritza-batzordean eta klubaren edo kirol-elkartearen koadro teknikoan duten parte-hartzea handituz.
  4. Euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzeari lehentasuna ematea, bai idatzizko komunikazioetan (kartelak, barne-komunikazioak, etab.), bai material didaktikoetan, bai jardueraren garapenean, arreta berezia jarriz eskola-kirolean eta beheko kategorietan.
  5. Edozein motatako indarkeria, jarrera arrazista, xenofobo eta intolerantzia prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak ezartzea bere jardun-eremuan.

 

IKUS UZTAILEKO INFORMAZIO-BATZORDEETARAKO AURKEZTU DITUGUN GALDERA ETA PROPOSAMEN GUZTIAK.